2013-08-02ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 jaitsi ziren 2013ko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,8 nominala jaitsi da
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2013ko bigarren hiruhilekoan, salmenta nominalak %0,9 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta lan-egutegi homogeneoetan. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,9 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,8 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %1,4 murriztu ziren 2013ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %2,3 jaitsi ziren eta automobilgintzarako erregai-salmenta %7,6 gehitu, beti ere 2012ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %3,1 handitu zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %3,4 murriztu. Gainerako produktuen txikizkakoan igoera dago gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (%9,8) eta beste kontsumo-ondasunen espezializatuan (%0,8); indar ezberdinetako jaitsierak gainerako sektoreetan. Pertsonaren ekipamenduaren espezializatua %8,6 jaitsi zen eta etxeko ekipamenduarena %0,9.
2013ko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,3 murriztu dira Bizkaian urte artean; lurraldeetako jaitsierarik handiena. Bai Araban, bai Gipuzkoan salmenta nominalak %0,5 gutxitu ziren.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %3,7 murriztu ziren bigarren hiruhilekoan urte artean
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %4,7ko jaitsiera erreala –prezio finkoetan- izan zuten 2012ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %4,6 izan zen; Gainerako produktuetan %4,8, 2012ko hiruhileko beraren aldean, eta automobilgintzarako erregai-salmentetan %6,4ko hazkundea.
Elikagaien txikizkakoan urte artekoak negatiboak izan dira bai espezializatuan %1,2, bai elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %6,2. Gainerako produktuetan jaitsierak denetan, Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan izan ezik, zeina %7,4 hazi baitzen. Pertsonaren ekipamenduan %12,5eko jaitsiera; etxeko ekipamenduan %1,7koa; kontsumoko beste ondasunetan %0,6koa, beti termino errealetan.
Hiru lurraldeetan izan zen jaitsierarik salmentetan termino errealetan: Gipuzkoan %3,3, Araban %3,4, Bizkaian %4,0.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %1,6ko jaitsiera izan da aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Euskal AE osoan, 2013ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %1,0 murriztu da 2013ko bigarren hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua