2013-09-23ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN (IKT) SEKTOREA. 2011. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

IKT sektoreak Euskal AEko BPGren %3,2 sortu zuen Euskal AEn 2011n

Negozio-zifra %2 gehitu zen, nahiz eta enpresa kopurua (%-1,7) eta okupatuena (%-2,9) gutxitu

Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.055 enpresa, 22.087 pertsona okupatu, Euskal AEko BPGren %3,2 izan zen 2011n Aurreko urtearen aldean enpresa-kopurua %1,7 gutxitu zen eta langile okupatuak %2,9; BPGri eginiko ekarpenak lehengoan iraun zuen.

Sektore honen negozio-zifra, 2011n, 4.083,6 milioi euro, urtebete lehenago baino %2,0 gehiago; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 1.896,8 milioi; 2010ean baino %1,3 gehiago.

 IKT sektorearen magnitude nagusiak, lurralde-eremuaren eta jarduera-sektorearen arabera. 2011. Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago

IKT sektorean enpresen %8,5ek I+G egiten du; gainerako sektoreetan %1,0k; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %1,3- I+G egiten dutenen %11,3 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %6,8 -70,3 milioi- egikaritzen ditu.

Sektore honetan, 2011n, 1.245 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %9,5); haien arteko 311, emakumeak. Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 602 ikertzaile aritu ziren, haien arteko 153, emakumeak.

I+G+b IKT sektoreko enpresetan eta sektore guztietako enpresetan. 2011. (%). Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2011n, IKT sektoreko establezimenduen %32,8k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %12,3k. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %58,6, eta sektoreen guztirakoan %30,8.

Berrikuntzan IKT establezimenduek 225,4 milioiko gastua egin zuten, enpresa guztienaren %8,4. Gastu horretatik, 194,0 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %8,8.

Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea 4,0 da sektore honetan eta 1,6 sektore ekonomikoen guztirakoan; barne I+Gn ratioa 1,8 da IKTn eta 0,8 guztirakoan.

 IKT sektoreak berrikuntzan eta barneko I+Gn duen intentsitatea, lurralde-eremuaren, jarduera-sektorearen eta langile kopuruaren arabera. 2011. urtea. Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

Bai IKT teknologien erabilera, bai merkataritza elektronikoa orokortuagoak daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino

IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. IKT sektorean erosketak egindako establezimenduak %50,6 eta salmentak egindakoak %8,9 izan ziren; sektoreen guztirakoan %16,1 eta %4,1.

IKT teknologien erabilera. 2011. (%). Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 271,7 milioi izan ziren, guztirakoa 20.488,2; inportazioak 352,0 milioi, guztirakoa 17.309,7 izan zelarik.

Esportazioetan nabarmentzen dira Osagai elektronikoak (%49,2) eta IKT beste produktuak (%31,4). Inportazioetan, IKT beste produktuak (%30,5) Osagai elektronikoak (%28,7) eta Audio eta bideo ekipoak (%17,4).

10 langile eta gehiagoko enpresen alderaketa Euskal AEn eta Espainian. 2011. (%). Iturria: EUSTAT eta EIN

Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen IKT sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea eta berrikuntza intentsitatea handiagoak dira; merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa portzentajea handiagoa da estatuaren osotasunean. IKT teknologien erabileran portzentajeak oso antzekoak dira.

Ohar metodologikoa:

IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.

Eustaten weba. Metodologia-fitxak: IKTen industria

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Sektoreari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKT sektoreak Euskal AEko BPGren %3,2 sortu zuen Euskal AEn 2011n

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2013/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010898_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali