2013/12/17ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko OSASUNAREN KONTUA 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn osasunaren gastu guztia BPGren %8,8 izan zen 2012an

2011ren aldean gastu guztia %1,9 gutxitu da

ELGAko “System of Health Accounts-SHA 1.0” metodologiarekin kalkulatutako osasun gastu guztia 5.663 milioi izan ziren 2012an, euskal BPGren %8,8, Eustaten datuen arabera. %73,2 finantzaketa publikoa eta %26,8 pribatua.

Azken urteetan osasunari emandako kopuruaren aldakuntza BPGren bilakaerarekin bateratsu joan da. 2010ean 5.768 milioi, 2009an baino %2,3 gehiago; 2011n gastua %0,1 bakarrik hazi zen, 5.774 milioi; 2012an %1,9 gutxitu da 2011ren aldean.

Administrazio Publikoen ahaleginaren adierazlea, alegia osasun gastu publikoa gastu guztiaren gainean, %16,1 da Euskal AEn, ehuneko puntu bat gehiago Espainian (%15,1) baino.

1. taula: Euskal AEko Osasun Kontuaren datu eta adierazle nagusiak. 2005-2012
Iturria: EUSTAT. Euskal Aeko Osasunaren Kontua

Nazioarteko alderaketan, 2011ko datuetatik abiaturik –ELGAK emandako azkenak- ez dago alderik aurreko ekitaldiekiko. Euskal AEko gastua BPGren %8,8 da, gainerako herrialdeen azpitik. Per capita osasun gastua EAPn (Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean, $), 3.695 da Euskal AEn, Erresuma Batukoaren (3.405), Finlandiakoaren (3.374) eta Espainiakoaren (3.072, %20,3 gutxiago Euskal AEn baino) gainetik; taulan goi-goian Norvegia (5.669) eta Suitza (5.643). Finantzazioari dagokionez, Euskal AEn osasun gastu guztiaren %73,8 gastu publikoa da, inguruko herrialdeetan bezalatsu.

2.Taula: Gastuaren adierazleak herrialdearen arabera. 2011
Iturria: EUSTAT. Euskal Aeko Osasunaren Kontua eta OECD Health Data 2013 (Urria 2013)

Eskaintzaren beste adierazle batzuetan –biztanleko mediku kopurua, ospitaleetako batez besteko egonaldia, kontsulta medikoak- eta osasun-adierazleetan -bizitza-itxaropena- Euskal AE ELGAko batez bestekoaren gainetik da.

3. taula: Egituraren, osasun jardueraren eta osasunaren adierazleak. 2011
Iturria: EUSTAT. Ospitale eta Ospitaleez Kanpoko Estatistika,  EUROSTAT y  OECD Health Data 2013 (Urria 2013)

Euskal AEKo Osasun Kontuen azterketa xeheago batek agerian jartzen du gastu arrunta %97,9 izan zela eta gainerako %2,1 Kapital eraketa gordina (inbertsioa).

Tabla 4: Osasun gastua funtzioen arabera
Iturria: EUSTAT. Euskal Aeko Osasunaren Kontua

Gastu guztia funtzioen arabera banatzean, % 76,9 banakoen osasun zerbitzuena izan da. Funtzio hauen artean pisurik handiena Osasun asistentzia sendagarriak du, zeina %1,4 gutxitu den 2011ren aldean. Garrantzian bigarren funtzioa Kanpoko pazienteentzako produktu sanitarioak dira, gastu guztiaren %16,5, 2011n baino %3,5 gutxiago. Egonaldi ertain eta luzeko osasun asistentziaren gastua guztiaren %16,1 da, %0,2 gutxitu delarik. 2011ren aldean gutxitu diren gastu arruntaren barruko beste funtzio bi: Aurreikuspen eta osasun publikoaren zerbitzuak (%-1,8) eta Osasun zerbitzu lagungarriak (%-0,7). Errehabilitazio osasun asistentzia (%1,4) eta Osasun administrazio eta aseguratzea (%1,1) gehitu egin dira. Kapital eraketa gordina %21,6 gutxitu zen 2012an.

Hornitzaileen araberako gastu-egitura aurreko urteetakoa bezalatsukoa da. Gastu zatirik handiena (%40,3) ospitaleetan gauzatu da; ondoren asistentzia sanitario anbulatorioaren hornitzaileak datoz, %27,8. Arreta medikalizatuaren eta egoitzakoaren establezimenduak gastu arruntaren %11 izan ziren (%+1,8), 2011ren aldean hazi den gastu bakarra.

1. Grafikoa. Osasun gastuaren banaketa hornitzaileen arabera. 2012
Iturria: EUSTAT. Euskal Aeko Osasunaren Kontua

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Osasunaren Kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Osasunaren Kontu. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn osasunaren gastu guztia BPGren %8,8 izan zen 2012an

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2013/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011194_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali