2014/02/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %0,4 gehitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %1,4 gehitu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2013ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,4 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,4 gehitu ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,7 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %1,4 gutxitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %3,6 gehitu ziren eta automobilgintzarako erregai-salmenta %8,2 gutxitu, beti ere 2012ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %3,7 gehitu zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %4,2 gutxitu. Gainerako produktuen txikizkakoan %1,2ko jaitsiera dago etxeko ekipamenduen merkataritza espezializatuan, eta indar ezberdinetako igoerak gainerako sektoreetan. Kontsumoko beste ondasunen espezializatuan %8,1 gehitu zen, gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %4,0 eta pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %3,3.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Bizkaian %+1,5, Araban %-1,5, Gipuzkoan %-0,6.
Prezio finkoetan, alegia prezioen efekturik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,2 gutxitu ziren laugarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %0,5eko jaitsiera erreala –prezio finkoetan- izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2013ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %1,6ko igoera izan da hirugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %2,4 izan zen; gainerako produktuetan %0,9ko igoera erreala, 2012ko hiruhileko beraren aldean; automobilgintzarako erregai-salmentak %8,1 gutxitu ziren.
Elikagaien txikizkakoan urte artekoa positiboa izan da espezializatuan, %1,9; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %4,7ko jaitsiera. Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan eta etxeko ekipamenduan %-2,0 bietan. Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %7,5eko igoera eta gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %3,0koa.
Hiru lurraldeetan izan zen jaitsierarik salmentetan termino errealetan: Araban %2,5, Gipuzkoan %2,2, Bizkaian %0,2, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Euskal AE osoan, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,1 gutxitu zen 2013ko laugarren hiruhilekoan.
Urteko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,9ko jaitsiera nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan %1,9ko jaitsiera dago 2013ko datu metatuetan 2012koen aldean.
Termino errealetan, sektorea osorik %4,4 jaitsi da eta gasolindegirik gabe %4,7.
Tasa nominaletan Gipuzkoa eta Bizkaian %-1,8 urte osoan, eta Araban %-2,3. Prezio finkoetan: Gipuzkoan %-4,3, Bizkaian %-4,4, Araban %-4,8.
2013an txikizkako merkataritzaren enplegu-galera aurreko urteko batez bestekoaren aldean %4,7 izan da Euskal AEn.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua