2014/05/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,1 gutxitu ziren 2014ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,7 nominala jaitsi da
Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,1 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %0,5 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,7 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %3,4 murriztu ziren 2014ko lehen hiruhilekoan; Gainerako produktuetan %1,8 gehitu zen eta Automobilgintzarako erregaian %5,0 jaitsi, beti ere 2013ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %2,4 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %3,9. Gainerako produktuen txikizkakoan, gehikuntzak: Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan (%6,1),Etxeko ekipamenduan (%1,7). Jaitsierak: Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan (%-2,3); Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (%-1,7).
2014ko lehen hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,6 murriztu dira Bizkaian urte artean; Araban eta Gipuzkoan %0,6.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,0 murriztu ziren lehen hiruhilekoan urte artean
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,8ko jaitsiera erreala izan dute 2013ko hiruhileko beraren aldean.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %4,2 izan zen; Gainerako produktuetan %0,1 igo, 2013ko hiruhileko beraren aldean, eta Automobilgintzarako erregai-salmentetan %3,7ko jaitsiera prezio finkoetan.
Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-3,3 dugu espezializatuan termino errealetan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %-4,3. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %1,1eko igoera eta Etxeko ekipamenduan %2,7; Kontsumoko beste ondasunetan %-2,8 eta Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-2,5.
Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Bizkaian %-2,5, Gipuzkoan %-1,1, Araban %-2,0.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,9ko jaitsiera dago aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Euskal AE osoan, 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %1,5 murriztu zen 2014ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua