2014/07/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA, 2012. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %7,8 gutxitu zen 2009 eta 2012 artean

Gastua ikasleko 5.109 euro eta unitateko 96.181 izan zen

EUSTATen datuen arabera, irakaskuntza publikoko ikastetxeen guztizko gastua 1.558 milioi izan zen, %7,8 gutxiago 2009.ean baino. Guztizko gastua, zeinak gaineratzen baititu jarduera eta zerbitzu osagarrienak eta kapitalarenak, 1.854 milioi, 2012ko BPGren %2,9.

Gastuaren zatirik handiena, %92, jarduera korronteak ordaintzeko erabili zen, eta gainerako %8 inbertsioetarako. Gastu korrontea, 1.705 milioi, honela banatu zen: %91,4 zuzenean irakaskuntzarako; %0,8 jarduera osagarrietarako, eta %7,8 zerbitzuko osagarrietarako, batez ere jantokia eta garraioa. Irakaskuntzan, pertsonal-gastuak %89 izan ziren.

1. Grafikoa: Gastu osoaren bilakaera, hezkuntza mailaren arabera (mila €)
Iturria: Eustat. Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika

Irakaskuntza-motaren arabera, unibertsitatearen aurreko mailak eman zituzten ikastetxeek guztizko gastuaren %72 hartu zuten, unibertsitateak %24 eta erregimen bereziko irakaskuntzen zentroek gainerako %4.

Ikasleko irakaskuntza-gastuaren hazkunde negatiboa handiagoa izan da ikasleko (%-13,9) unitateko (%-8,9) baino.

Ikastetxe publikoetako eskola-unitateko irakaskuntza-gastua 84.680 euro izan zen haur hezkuntzan, eta 79.251 eurokoa lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainetan, 120.404 euro DBHn, 169.658 batxilergoetan eta 160.019 eta 136.346 Erdi eta Goi-Mailako Lanbide Heziketan.

Ikasleko irakaskuntzako gastua 5.335 euro izan zen haur hezkuntzan, eta 6.037 lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainetan, 7.586 euro DBHkoa, 6.740 Batxilergokoa, 10.226 eta 7.770 erdi eta goi-mailako Lanbide Heziketakoak. Araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntzak, musika, arteak eta lanbideak), 1.281 euro ikasleko gastua eta unibertsitatean 6.739.

Ikastetxe publikoen guztizko sarrerak, 1.861 milioi: sarrera arruntak %94 eta kapital-sarrerak %6. Sarrera arrunten osagai nagusiak diru-laguntza publikoak izan ziren, %91,8. Iturri pribatuek guztizkoaren %7,3 ekarri zuten, batez ere irakaskuntza-kuoten (%3) eta zerbitzu osagarrien (%3,9) bidez.

1. Taula.- Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena 
Iturria: Eustat. Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistikari datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %7,8 gutxitu zen 2009 eta 2012 artean

Eragiketa : 
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042911
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2021
Eguneratze data : 
2014/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011847_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali