2014/10/28ko prentsa-oharra
2012an, Euskal AEn, IKT sektorean enpresa-kopurua eta enplegua hazten
IKT sektoreko enpresek gehiago gastatzen dute I+Gn, berritzaileagoak dira eta beste sektoreetan baino gehiago erabiltzen dituzte teknologiak
Eustaten datuen arabera, IKT sektoreak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.082 enpresa eta 21.600 pertsona okupatu zituen barne; aurreko urtearen aldean %+1,3 eta %+0,4. Sektore honen negozio-zifra, 3.714,7 milioi, aurreko urtean baino %2,5 gutxiago; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 1.646,1 milioi, 2011n baino %0,5 gutxiago.
IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago
IKT sektorean enpresen %9,0k I+G egiten du; gainerako sektoreetan %1,1ek; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %1,4- I+G egiten dutenen %11,3 biltzen du, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %6,4 -66,8 milioi- egikaritzen ditu.
Sektore honetan, 2012an, 1.257 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %9,4); haien arteko 324, emakumeak. Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 656 ikertzaile aritu ziren, haien arteko 184, emakumeak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2012an, IKT sektoreko establezimenduen %27,8k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %11,6k. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehen kasuan %56,6, eta sektoreen guztirakoan %28,6.
Berrikuntzan IKT establezimenduek 194,1 milioiko gastua egin zuten, enpresa guztienaren %7,5. Gastu horretatik, 149,8 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %6,9.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 4,6 da sektorean eta 1,6 besteetan. Barne I+Gn ratioa 2,2 da IKTn eta guztirakoan 0,9.
Bai IKT teknologiak, bai merkataritza elektronikoa zabalduago daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako establezimenduak %52,1 eta salmentak egindakoak %8,3 izan ziren; sektoreen guztirakoan %18,0 eta %4,6.
IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 242,5 milioi (%1,2) izan ziren, guztirakoa 20.971,2; inportazioak 298,7 milioi (%1,9) guztirakoa 15.824,6.
Esportazioetan nabarmentzen dira: Osagai elektronikoak (%47,8) eta IKT beste produktuak (%31,7). Inportazioetan: IKT beste produktuak (%34,6), Osagai elektronikoak (%26,9), eta Audio eta bideo ekipoak (%19,3).
Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen IKT sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea eta berrikuntza intentsitatea handiagoak dira; merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa portzentajea handiagoa da estatuaren osotasunean, eta salmentak egiten dituztenena zertxobait handiagoa erkidegoan IKT teknologien erabileran portzentajeak oso antzekoak dira.
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago. Web Eustat. Ficha metodológica: Sector TIC
Seriea berrikusi egin da, zerbitzu-inkestek eta SEC-2010ean oinarritzeak ekarritako estatistika-hobekuntzetatik abiaturik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren eta komunikazioaren industria eta teknologiak (IKT). Prentsa-ohar gehiago