2014/11/04 prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea %0,6 nominala gehitu zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Urte artean salmenta-indizea %1,6 gehitu da termino finkoetan
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak %0,6 nominala gehitu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta lan-egutegi homogeneoan. Gasolindegiak sartu gabe, indizea %0,8 gehitu zen urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,2 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %4,9 gutxitu ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuetan %5,5 gehitu eta Automobilgintzarako erregaian %1,5 gutxitu, beti ere 2013ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %4,3 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %5,2. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %13,1 gehitu eta Etxeko ekipamenduan %2,6; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %0,3. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-2,8.
2014ko hirugarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak Bizkaian bakarrik gutxitu dira urte artean, %1,3. Araban %2,6 gehitu ziren salmenta nominalak eta Gipuzkoan %2,4.
Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, urte artean txikizkako merkataritzaren salmentak %1,6ra gehitu dira hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhileko %0,4tik
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,7ko gehikuntza izan zuten 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, termino finkoetan.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala, %3,8; Gainerako produktuetan %6,0 gehitu, 2013ko hiruhileko beraren aldean; Automobilgintzarako erregai-salmentetan %0,7ko jaitsiera prezio finkoetan.
Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-2,1 dugu espezializatuan termino errealetan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %-4,8. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %13,7 gehitu eta Etxeko ekipamenduan %3,3; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %0,2. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-2,6.
Prezio finkoetan eta urte artean: Araban %3,5; Gipuzkoan %3,5; Bizkaian %-0,2.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,6ko jaitsiera dago aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Euskal AE osoan, 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,2 txikitu da 2014ko hirugarren hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua