2014/12/12ko prentsa-oharra
Euskal AEko etxebizitza kopurua 7.620 unitatez gehitu da 2011tik 2013ra bitartean
2013an hiru eraikinetatik bik igogailua du eta ia %80k gas-tutua
2013ko Euskal AEko etxebizitza-kopurua: 1.027.751; bi urte lehenago baino 7.620 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 533.387 daude, %51,9 . Gipuzkoan 334.418, %32,5. Araban 159.946, %15,6.
Zifra hauek 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsukoarekin alderatuz gero, 7.620 etxebizitza gehiago horiek %+0,7 dira. 2006tik 2011ra izandako urteko batez besteko hazkundea (7.817) mantentzen da; 2001etik 2006ra, urteko 20.486ra iritsi zen.
2011tik, Euskal AE guztiko hazkundearen erdia ia (%45) Arabak hartu zuen, biztanle-pisutik oso gainetik. Bizkaian %39,8 eta Gipuzkoan %15,2; azken honetan moteltze nabarmena dago.
Eskualdeka, alde handiak; Euskal AEko batez bestekoaren gainetik: Lautada (%2,6), Arratia-Nerbioi (%2,5), Gernika-Bermeo (%2,4), Arabako ibarrak (%1,9). Beste muturrean, Tolosaldea, non ez dagoen inongo aldaketarik; Debabarrena (%0,1); Goierri, Debagoiena eta Bilbo Handia (%0,2 inguru).
Hiriburuen artean Gasteiz hazi zen gehien (%3) 2013an
Hiriburuen artean Gasteizen hazi zen gehien etxebizitza-kopurua 2011tik, %2,74 (3.065). Donostia %0,29 (257 etxebizitza gehiago) eta Bilbo %0,28 (452).
2011tik hogei udalerritan hazi da %5 pasa etxebizitza-kopurua. %10en gainetik: Ereño (%24,8), Arakaldo (%16,1), Mutiloa (%15,4), Armiñon (%12,4), Orendain (%11,9), Aizrnazabal (%10,3). %6 eta %10 artean: Derio (%8,6), Getaria (%8,5), Añana eta Urduliz (%7,8), Fruiz (%7,3), Idiazabal (%6,9), Ubide (%6,4), Orduña (%6). 2011tik %5 pasa: Navarniz (%5,7), Zaldibia (%5,5), Sondika, Baliarrain eta Lemoiz (%5,2), Mañueta (%5,0).
Hamar etxebizitzatatik zortzi ohiko bizileku dira
Etxebizitzen %84,8 ohiko bizileku dira. %15,2 hutsik daude edo bigarren bizileku dira. 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsukoarekin alderatuz gero (%84,5), %0,3 gehitu dira ohiko bizilekuak.
Bizkaian bigarren bizilekuak edo hutsak %14,3 dira; %16,8 Araban eta %16 Gipuzkoan.
Araban daude etxe hutsen edo bigarrenen portzentaje handienak, hiru eskualdetan: Ibarrak (%45,7), Errioxa (%45,2), Mendialdea (%45,1).
Euskal udalerrien erdian ia, lautik bat ez da etxebizitza nagusia, eta dozena batean %50en gainetik daude; nabarmenak: Leza (%68,8), Añana (%67,4), Bastida (%66,6), Sukarrieta (%63,7).
Hiriburuetan, nagusiak ez direnak askoz gutxiago dira: %11,2 Bilbon; %12 Gasteizen; %15,9 Donostian.
Euskal familia-etxea batez bestekoa 40 urte zahar da, 87 m2, bost gela eta komun bat
Euskal AEn, batez beste, familia-etxeak 40,3 urte zahar dira; 33,2 Araban; 40,9 Gipuzkoan; 42 Bizkaian.
Batez besteko azalera erabilgarria: Araban 91,8 m2, Gipuzkoan 86,8 m2, Bizkaian 85,5 m2; Euskal AEn, 86,9 m2.
Lautik hiruk lau edo bost gela dituzte (logelak, egongela, sukaldea) eta batez beste 1,4 komun. Etxebizitzen %0,8k ez du komunik.
Hirutik bik igogailua dute; 2011n baino ehuneko bi puntu gehiago.
Eraikinen %54,4k 10 etxebizitza baino gehiago ditu eta %7,4k berrogei pasa. Eraikinen %10,4 familia batentzat edo birentzat dira.
2011ren aldean, gas-tutudun eraikinak ehuneko bost gehiago dira 2013an
Etxebizitzen %79,2k gas naturala edo propanoa du.
Bizkaian, 2011ren aldean ehuneko 5 puntu gehiago; Araban 4,9. Gipuzkoan 3,8.
Bost eskualdetan gehikuntza ehuneko 6 punturen gainetik da: Arabako Mendialdea (10,4), Errioxa (8,4), Arabako Ibarrak (8,1) Gernika-Bermeo (7,9), Tolosa (6,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo etxebizitzen Udal Estatistika-prentsa ohar gehiago