2015/05/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 jaitsi ziren 2015eko lehen hiruhilekoan
Prezioen eraginik gabe, alegia finkoetan, salmentak %1,1 gehitu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,9 gutxitu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %0,7 gehitu ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,2 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %2,0 gutxitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan; Gainerako produktuetan %2,7 gehitu eta Automobilgintzarako erregaian %13,7 jaitsi, beti ere 2014ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,0 gutxitu zen, elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %0,4. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %6,1 gehitu da; Etxeko ekipamenduan %4,1, Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %1,6 eta Kontsumo beste ondasunetan %0,6.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, nominalki: Bizkaian %-1,4, Araban %-0,7 Gipuzkoan %-0,1.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,1 gehitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan; tasa positiboak dituen laugarren hiruhilekoa jarraian
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,2ko gehikuntza erreala izan zuten aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2015eko lehen hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan ez da aldaketarik izan (%0,0) 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala, %1,9; gainerako produktuetan %3,5eko gehikuntza erreala, 2014ko hiruhileko beraren aldean; automobilgintzarako erregai-salmentetan %1,0ko jaitsiera.
Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-5,2 dugu espezializatuan; Elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %-0,1. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %7,1 gehitu da; Etxeko ekipamenduan %4,8, Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,3 eta Kontsumo beste ondasunetan %1,5.
Hiru lurraldeetan gehikuntzak salmentetan termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Araban %2,8, Gipuzkoan %1,9, Bizkaian %0,1.
Euskal AE osoan, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,1 murriztu zen 2015eko lehen hiruhilekoan, baina %0,7 gehitu aurreko urtearen aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua