2015/07/17ko prentsa-oharra
2014ko urtarrilaren 1ean urtebete lehenago baino 6.000 etxebizitza gehiago zeuden Euskal AEn
Hiru eraikuntzatik bik igogailua du eta ia %80k gas-tutua
2014ko urtarrilaren 1eko Euskal AEko etxebizitza-kopurua: 1.033.801; urtebete lehenago baino 6.050 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Bizkaian 535.517 etxebizitza, %51,8, erdia pasa; Gipuzkoan 336.558, %32,6. Araban 161.726, %15,6.
Zifra hauek 2013koekin alderatuz gero, 6.050 etxebizitza gehiago horiek %+0,6 dira. 2006-2011 bosturtekoan urteko batez besteko hazkundea 7.817 etxebizitza izan zen; 2001-2006koan 20.486.
Araban hazkunderik handiena, %1,1; Gipuzkoan %0,6; Bizkaian %0,4.
Eskualdeka, alde handiak; Euskal AEko batez bestekoaren gainetik: Tolosaldea (%1,3), Arabako Lautada eta Debagoiena (%1,2), Arabako ibarrak (%1,0. Beste muturrean: Bidasoa beherea (%0,1), Gernika-Bermeo (0,2%), Markina-Ondarroa eta Bilbo Handia (%0,3).
Hiriburuen artean Gasteiz hazi zen gehien (%1,2)
Hiriburuen artean Gasteiz hazi zen gehien etxebizitza-kopurua (%1,2, 1.352) 2013an. Donostian %0,6, Euskal AEko batez bestekoa bezalaxe (512 etxebizitza gehiago) eta Bilbon %0,2 (340).
2013an hogei udalerritan hazi zen %2 edo gehiago etxebizitza-kopurua. Azpimarragarriak, %5en gainetik: Berantevilla (%8,3), Anoeta (%6,5), Iruña-Oka (%5,4).
Hamar etxebizitzatatik zortzi ohiko bizileku dira
Etxebizitzen %84,9 ohiko bizileku dira. %15,1 hutsik edo bigarren bizileku. 2013an %84,8 zenez, ia lehengoan gara.
Bizkaian bigarren bizilekuak edo hutsak, %14,4, portzentajerik txikiena; %15,2 Gipuzkoan, %17,1 Araban.
Araban daude etxe hutsen edo bigarrenen portzentaje handienak, hiru eskualdetan: Arabako Ibarrak (%46,1) Arabako Mendialdea (%45,8), Errioxa (%45,3).
Euskal udalerrien erdian ia, lautik bat ez da etxebizitza nagusia, eta hamahirutan %50en gainetik daude; nabarmenak: Leza (%68,9), Labastida/Bastida (%66,7), Añana (%66), Sukarrieta (%63,9).
Hiriburuetan, nagusiak ez direnak askoz gutxiago dira: %11,4 Bilbon, txikiena; %12,3 Gasteizen; %15,7 Donostian.
Euskal familia-etxea batez bestekoa 41 urte zahar da, 87 m2, bost gela eta komun bat
Euskal AEn, batez beste, familia-etxeak 41,1 urte zahar dira; 34 Araban; 41,7 Gipuzkoan; 42,9 Bizkaian.
Batez besteko azalera erabilgarria: Araban 91,9 m2 (handienak); Gipuzkoan 86,8 m2, Bizkaian 85,5 m2; Euskal AEn, 86,9 m2.
Lautik hiruk 4 edo bost gela dituzte (logelak, egongela, sukaldea) eta batez beste 1,4 komun. Etxebizitzen %0,8k ez du komunik.
Hirutik bik igogailua dute; 2013n baino ehuneko 0,6 puntu gehiago.
Eraikinen %54,6k 10 etxebizitza baino gehiago ditu eta %7,4k berrogei pasa. Eraikinen %10,4 familia batentzat edo birentzat dira.
2013aren aldean, gas-tutudun eraikinak ehuneko 0,3 puntu gehiago dira 2014an
Etxebizitzen %79,5ek gas naturala edo propanoa du.
Hazkunderik handiena, Araban, ehuneko 0,5 puntu gehiago 2013an baino. Hiru eskualdetan ehuneko puntu baten inguruko gehikuntza: Gorbeia inguruak eta Tolosaldea (ehuneko 0,9 puntu), Kantauri arabarra (0,8).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo etxebizitzen Udal Estatistika-prentsa ohar gehiago