2015/11/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,0 gehitu ziren urte artean 2015eko hirugarren hiruhilekoan
Prezioen eraginik gabe, salmentak %2,5 gehitu ziren termino finkoetan.
Eustaten datuen arabera, 2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,0 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak %0,2 nominala gehitu ziren, urtaro-eraginik gabe.
Elikagaien salmenta nominalak %0,7 gehitu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan urte artean; gainerako produktuenak %4,0 gehitu eta automobilgintzarako erregaiarenak %11,8 gutxitu.
Elikagaien txikizkako merkataritzan, espezializatua %3,5 jaitsi zen eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatua %3,1 gehitu. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan: Etxeko ekipamenduan espezializatuan %6,6; kontsumo beste ondasunetan espezializatuan %4,9; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,6, gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %2,1.
2015eko hirugarren hiruhileko txikizkako sektorearen salmenta nominalak urte artean: Bizkaian %1,4 gehitu; Gipuzkoan %0,6; Araban %0,5.
Prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,5 gehitu ziren hirugarren hiruhilekoan urte artean
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %2,5eko gehikuntza izan zuten 2014ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, termino finkoetan. Elikagaien txikizkakoan %0,3ko jaitsiera; gainerako produktuetan %4,4ko gehikuntza, 2014ko hiruhileko beraren aldean eta tasa errealetan; automobilgintzarako erregai-salmentetan %2,6ko gehikuntza prezio finkoetan.
Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-5,7 dugu espezializatuan termino errealetan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %+2,8. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan. Etxeko ekipamenduan espezializatuan %7,6; kontsumo beste ondasunetan espezializatuan %5,4; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,8; gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %2,5.
Prezio finkoetan eta urte artean: Araban %3,5eko gehikuntza; Bizkaian %2,5; Gipuzkoan %2,1.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,7ko gehikuntza dugu aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginik gabe.
Euskal AE osoan, 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatu-kopurua %0,1 handitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua