2015/10/16ko prentsa-oharra
NORBERAREN ONGIZATE-INKESTA NOI 2014
Euskal biztanleek, bizitzarekiko asetasunari “oso ongi” deritzote
Norberaren ongizateari eragiten diotenetan, osasuna eta langabezia nagusi
Bizitzarekiko asetasunari 7,1eko nota jartzen diote euskal biztanleek, Norberaren ongizate-inkestatik abiaturik Eustatek landutako daten arabera. Eragiketa aurreneko aldiz argitaratzen da eta informazio zehatza ematen da Euskal AEko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, eginiko galderek batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak neurtzen dituztelarik.
Bizitzarekiko asetasuna, oro har, eskatzen da; egoera ekonomikoa, etxebizitza eta aisialdia, pertsona eta erakundeekiko konfiantza, harreman pertsonalak, bizi garen inguruko segurtasuna eta lan-asetasuna, pertsona okupatuen kasuan.
EUROSTATen arabera, 2013an, 28-EBko biztanleen bizitzarekiko asetasuna 7,1 zen, gurean bezalaxe. Notarik onenak: Danimarkak, Finlandiak, Suediak (8,0). Suspentso bakarrak Serbiak (4,9) eta Bulgariak (4,8).
INEren datuetan (2013) espainiarrek 6,9 jartzen diote asetasunari. Notarik onenak Balearretan (7,3) eta Nafarroan (7,2). Txarrenak: Gaztela eta Leonen (6,5), Galizian (6,1).
Euskal AEn notarik onena (7,7) pertsona osasuntsuek; txarrena (4,7) osasun eskasekoek.
Adierazleak okerrera egiten du bai osasuna eskasten denean, bai adinarekin ere: 16-24 urte bitartekoek 7,6; 65etik aurrerakoek 6,9.
Nota hobetzen dute prestakuntza-mailak, etxeko ekonomia onak eta familia harremanen indarrak.
Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Herrialdeetan: Gipuzkoan bizi direnek 7,2; Araban 7,1; Bizkaian 7,0.
Jaioterriari begiratuz gero, batez bestekoaren azpitik Euskal AEtik kanpo (6,9) edo atzerrian (6,8) jaioek.
Langabetuen artean notarik baxuenetakoa (5,9).
Bizitzaren Balioak notarik onena, 7,5
Bizitzaren balioaren nota 7,5 batez beste; biztanleen %56,1entzat “handia”, %3,8rentzat "txikia”.
Emakumeek (7,6) hobexeago gizonek (7,4) baino. Bizkaian bizi direnek baloratzen dute gehien (7,6) haien bizitza. Araban eta Gipuzkoan 7,5.
Pertsona okupatuek 7,7; ez-aktiboek 7,5; langabetuek 6,9.
Adierazleak okerrera egiten du bai osasuna eskasten denean, bai adinarekin ere; nota hobetzen dute prestakuntza-mailak eta familia harremanen indarrak.
28-EBko adierazlearen batez bestekoa 7,4; gure inguruan: Espainia eta Portugalen 7,5; Frantzian 7,1.
Harreman pertsonalak (7,5) ongien baloratutako bigarren alderdia
Harreman pertsonaletan nota hobetzen dute prestakuntza-mailak, etxeko ekonomia onak, osasunak eta familia harremanen indarrak. Notarik onena (7,7) 16-24 urte bitartekoek; behera egiten du adinarekin, baina zertxobait hobera (7,4) 65 urtetik aurrera.
Langabeek (7,2) harreman pertsonal okerragoak okupatuek (7,5) eta ez-aktiboek (7,4) baino. Alde handirik ez sexuen edo lurraldeen artean.
Atzerrian jaioek (7,3) notarik txarrena jaioterriari begiratuz gero.
Etxebizitza- eta ingurumen- asetasuna handia da ia kolektibo guztietan
Etxebizitzaz eta ingurumenaz (7,2) osasun oso onekoek notarik (7,5) onena; ondoren egoera ekonomiko onekoek (7,4) eta 65 urtetik aurrerakoek (7,3). Gizonak (7,2) hobexeago emakumeak (7,1) baino; atzerrian, Araban eta Gipuzkoan jaioak (7,2) hobeto Bizkaian (7,1) baino.
Balio baxuena (6,7) langabeek.
Gogo aldarteari biziki eragiten dio antzemandako osasunak
Gogo aldartearen batez bestekoa 6,5 da; baxuena osasun txar edo oso txardunek (4,9); altuena (7,0) osasuntsuek. Bigarren baxuena (5,8) langabeek.
Adierazleak okerrera osasuna eskasten denean; nota hobetzen dute prestakuntza-mailak eta familia harremanen indarrak.
Bizkaian bizi direnek (6,3) baxuena. Araban eta Gipuzkoan 6,7. Aldarterik txarrena Bizkaian (6,4) eta atzerrian (6,2) jaioek.
Adierazleak nota hobea du gizon artean (6,9; emakumeek 6,3). 35-64 urte bitartekoek 6,4; 16-24koek (6,7) eta 65etik gorakoek (6,6) hobeto.
Adindunak aseen aisialdiarekin
Aisialdiarekiko batez besteko asetasuna, 6,5. 65 urtetik gorakoek 7,4, altuena, eta 35-49 bitartekoek baxuena (5,7). Ez-aktiboek nota ona (7,1); langabeek 5,8.
Emakumeek 6,4; gizonek 6,5. Bizkaian bizi direnek 6,4; Araban eta Gipuzkoan 6,6.
Besteekin ez bezala, ikasketarik gabekoek nota hobea (6,9) goi-mailako ikasketadunek (6,2) baino.
2013an, 28-EBn, aisialdiarekiko asetasuna 6,7. Notarik onenak: Danimarkak (7,8), Finlandiak (7,7). Txarrena: Bulgariak (5,7). Espainian 6,6, zertxobait hobeto Euskal AEn baino.
Langabeak gutxienik aseen etxeko ekonomiarekin
Etxeko ekonomiarekiko asetasunean (6,4), notarik txarrena (4,3) langabeek; onena (7,2) “ona” deritzotenek.
Gipuzkoan bizi direnak aseago (6,6), Araban (6,4) edo Bizkaian (6,3) baino. Gipuzkoan jaioak aseago (6,8) Araban (6,5), Bizkaian (6,3) eta batez ere atzerrian (5,6) baino.
Aseen, 16-24 urte bitartekoak (6,7); ondoren 65etik gorakoak (6,4).
Nota hobetzen dute prestakuntza-mailak eta antzemandako osasunak.
Pertsonekiko Konfiantzan, notarik onena gazteek
16-24 urte bitartekoek (6,7) notarik onena; adierazleak, oro har, 6,3. Biztanleen %27,9k konfiantza “handia”; %12,9k “txikia”.
Emakume eta gizonek konfiantza bera (6,3). Bizkaian bizi direnek 6,2; Araban eta Gipuzkoan 6,4. Konfiantzarik gutxien (5,9) langabeek eta osasun eskasekoek (5,8).
Botere publikoekiko konfiantzan (3,4) suspentso, notarik txarrena
Biztanleen %1,3k konfiantza "handia” du botere publikoetan; %69,2k “txikia”.
Inongo biztanle-taldetan ez dute “nahiko” lortzen, eta notarik onena (4,2) atzerrian jaioek.
Emakumeen konfiantza 3,5; gizonena 3,3. 25-34 urte bitartekoek dute konfiantzarik txikiena sistema politikoan, judizialean eta polizian (3,1).
Adierazle honetan, berriz ere, notarik txarrenak familia-harreman gutxi dutenek (2,9) eta langabeek (3,0).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62