Metodologia-fitxa: Norberaren ongizate-inkesta (Kod. 010904)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Norberaren ongizate-inkesta (NOI) informazio zehatz eta puntuala ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak beren ongizatearen inguruan duen pertzepzioari buruz, bederatzi adierazletan islatuta:
- Bizitzarekiko gogobetetze-maila
- Bizitzaren balioa
- Aisialdiarekiko gogobetetze-maila
- Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetze-maila
- Etxeko ekonomiarekiko gogobetetze-maila
- Aldartea
- Harreman pertsonalak
- Konfiantza pertsonengan
- Konfiantza botere publikoengan

3.2. Sailkapen-sistemak

Ez da inolako sailkapenik erabiltzen.

3.3. Estaldura sektoreka

Familia-etxebizitza nagusien sektorea; horregatik, ez dira barne hartzen etxe kolektiboak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AE barruko okupatutako familia-etxebizitza nagusietan bizi diren 16 urteko eta gehiagoko pertsonak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

NOIren populazio-unibertsoa etxebizitza nagusi okupatuetan bizi diren familietako biztanleak dira. Beraz, kanpo uzten da ostatuetan edo bestelako establezimendu kolektiboetan bizi den biztanleria.

3.7. Eremu geografikoa

Estatistikak Euskal Autonomia Erkidego (Euskal AE) osoa barne hartzen du.

3.8. Denborazko estaldura

2014., 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteetako emaitzak daude eskuragarri.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2014. urtea da, urte hori baita datuak eskuragarri dauden lehena.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Taula guztiek bi neurri-unitate eskaintzen dituzte: pertsonen ehunekoa eta adierazlearen batezbestekoa.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak urte naturalekoak dira, eta Norberaren Ongizatearen modulua jasotzen duen estatistika-eragiketari dagokion ediziokoak.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtero, 4 urtez, eta urtebeteko hutsunearekin.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako informazio hau dago eskuragarri:
- Datuak:
 - Prentsa-oharrak
- Estatistika-taulak: norberaren ongizateari buruzko 9 adierazleetarako, adierazlean puntuazio baxua/ertaina/altua izan duten pertsonen ehunekoa eta adierazlearen batez besteko puntuazioa jakinarazten da.
     Urtero, ezaugarri soziodemografikoen arabera banakatutako taulak argitaratzen dira, eta norberaren ongizatearen aldagaien beren arabera banakatutakoak.
     Lau urtean behin, ongizatearen modulua txertatzen den inkesta demografikoaren arabera, taulak argitaratzen dira, honako sailkapen hauekin:
         Etxeko hileko diru-sarrera garbiak, ingurumenarekiko kezka eta legezko egoera zibila.
         Egoera ekonomiko subjektiboa, hautemandako osasuna eta familia-harremanak.
         Etxe mota, ezgaitasuna eta hautemandako osasuna.
         Etxe mota, klase sozial subjektiboa eta osasun subjektiboa.
    Laginketa-erroreak dituzten taulak ere argitaratzen dira.

- Metadatuak:
 - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
       Metodologia-fitxa
      Kalitate-fitxa
      Laginketa-erroreak Kalkulatzeari buruzko txostenak
 - Definizioak
 - Galdetegiak

Norberaren ongizate-inkesta

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

NOIn EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

NOIaren erabiltzaile eta interesdun nagusiak Euskal AEko administrazioa, hedabideak eta unibertsitateak dira.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,04 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, NOIaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

NOIaren helburua da laginketa-errorea minimizatzea da, hots, ez izatea aldakuntza-koefizientearen % 10etik gorakoa bizitzarekiko gogobetetze-mailaren adierazlean, eta, halaber, erantzun-tasari % 77tik gora eustea.

13.2. Laginketa-hutsegiteak


2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Bizitza-asetasuna adierazlea (bataz bestekoa): % 0,4

Kalitate-fitxa

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 75,80

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 6 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

NOIa Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin (2013. urtea) konparagarria da, EUROSTATen gomendioei jarraitzen baitie.

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 6 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Bizitza-asetasuna adierazlea (bataz bestekoa) bat dator Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratzen duen Bizi-baldintzei buruzko Inkestaren Ongizateari buruzko moduluan Euskal AErako lortzen diren emaitzekin.

15.4. Barne-koherentzia

Ez dagokio.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 78000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak Eustaten bost urtean behingo eragiketa demografikoetan jasotako Norberaren Ongizateari buruzko modulu espezifikotik lortzen dira:
- Bizi-baldintzei buruzko inkesta (BBI)
- Kapital Sozialari buruzko Inkesta (KSI)
- Denbora Aurrekontuen Inkesta (DAI)
- Familiei zuzendutako ingurumen-inkesta (FZII)

Ikertutako unitateen kopurua eta laginaren diseinua bat datoz, kasu bakoitzean, aldi bakoitzari dagokion estatistika-eragiketarekin.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Beste estatistika-eragiketa batzuetako galdera sortetan ageri den Norberaren Ongizateari buruzko moduluaren bidez informazioa biltzen duen eragiketa denez, datuak biltzeko prozesua 18.1 atalean aipatutako eragiketei aplikatzen zaiena da.

18.4. Datuen baliozkotzea

Informazioa biltzen duten estatistika-eragiketetako datuen bilketa-fasean inplizituki dauden baliozkotzeez gainera, horien maiztasun eta kontrolen hasierako baliozkotzeak egiten dira.

18.5. Datuen bilketa

Erantzunik eza egozten da, ezaugarri berdineko banakoek emandako erantzunen arabera.

Ustiapenak egiten dira, Eustaten webgunean argitaratutako estatistika-taulak eta datu-bankuaren taulak sortzeko, eta neurrira egindako informazio-eskaerak egiteko.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

EUROSTATek argitaratutako ongizatearen modulua (2013 eta 2018)

Income and Living Conditions - Ad-hoc modules

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali