2016/05/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmenta nominalak %1,9 gehitu ziren 2016ko lehen hiruhilekoan
Gasolindegirik gabe, %3,3 nominal gehitu
Eustaten datuen arabera, 2016ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,9 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, %3,3 gehitu urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,2 nominala gehitu, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmentak %4,7 gehitu ziren 2016ko lehen hiruhilekoan; gainerako produktuetan %2,3 gehitu eta automobilgintzarako erregaian %13,2 jaitsi, beti ere 2015eko aldi beraren aldean eta nominalki.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %0,3 gehitu; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %7,0. Gainerako produktuen merkataritzan, zeinu ezberdinak. Etxeko ekipamenduan espezializatuan %5,5eko gehikuntza; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %4,3; gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-5,2; kontsumo beste ondasunetan espezializatuan %-0,4.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, nominalki: Bizkaian %3,3ko gehikuntza, Gipuzkoan %0,7; Araban %-0,5.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,9 gehitu 2016ko lehen hiruhilekoan
Txikizkako salmentek —gasolindegiak sartu gabe- %1,9ko gehikuntza erreala aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2016ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,6ko gehikuntza 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien txikizkakoan %3,3ko gehikuntza erreala, gainerako produktuetan %0,9, 2015eko hiruhileko beraren aldean; automobilgintzarako erregai-salmentetan %0,2ko jaitsiera.
Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-2,3 dugu espezializatuan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %+6,0. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan, salbuespen batekin, gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (%-4,9). Etxeko ekipamenduan espezializatuan %5,7ko gehikuntza; kontsumo beste ondasunetan espezializatuan %1,4; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %0,8.
Hiru lurraldeetan gehikuntzak salmentetan termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Bizkaian %2,2, Araban %1,7, Gipuzkoan %1,5.
Euskal AE osoan, 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 gehitu 2016ko lehen hiruhilekoan, %1,0 aurreko urtearen aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua