2016/06/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko etxebizitza kopurua 6.800 unitatez gehitu da 2015ean aurreko urtearen aldean
Hiru eraikuntzatik bik igogailua du eta ia %80k gas-tutua
2015eko urtarrilaren 1eko Euskal AEko etxebizitza-kopurua: 1.040.592; urtebete lehenago baino 6.791 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Bizkaian 538.772 etxebizitza, %51,8; Gipuzkoan 338.851, %32,6. Araban 162.969, %15,7.
Zifra hauek 2014koekin alderatuz gero, ia 6.800 etxebizitza gehiago horiek %+0,7 dira. 2006-2011 bosturtekoan urteko batez besteko hazkundea 7.817 etxebizitza izan zen; 2001-2006koan 20.486.
Araban hazkunderik handiena, %0,8; Gipuzkoan %0,7; Bizkaian %0,6.
Eskualdeka, alde handiak; Euskal AEko batez bestekoaren gainetik: Arabako mendialdea (%2,9), Arabako Errioxa (%1,6), Gorbeiako inguruak (%1,3), Durangaldea (%1,1). Batez bestekoaren azpitik: Debagoiena (%0,2), Gernika-Bermeo (%0,3), Arratia-Nerbioi (%0,3).
Hiru hiriburuak erkidegoko batez bestekoaren azpitik
Gasteizen 739 etxebizitza gehiago, gehikuntzarik handien; %0,6 aurreko urtearen aldean. Donostian %0,6, (576 etxebizitza gehiago), Bilbon %0,3 (540).
Hogeita hiru udalerritan %2 edo gehiago gehitu da etxebizitza-kopurua. Ehuneko 5 puntu baino gehiagoko gehikuntzak 8 udalerritan, esaterako: Mañueta (%32,5), Barrundia (%12), Gaintza (%9,5).
Hamar etxebizitzatatik zortzi ohiko bizileku dira
Etxebizitzen %84,9 ohiko bizileku dira. %15,1 hutsik edo bigarren bizileku. Aurreko urtekoaren aldean, etxebizitza nagusien portzentajea lehengoan.
}Bizkaian bigarren bizilekuak edo hutsak, %14,5, portzentajerik txikiena; %15,0 Gipuzkoan, %17,2 Araban.
Araban daude etxe hutsen edo bigarrenen portzentaje handienak, hiru eskualdetan: Mendialdea (%48,2), Ibarrak (%46,4), Errioxa (%45,8).
Euskal udalerrien erdian ia, lautik bat ez da etxebizitza nagusia, eta hamaseitan %50 edo gainetik; nabarmenak: Leza (%67,4), Bastida (%66,8), Añana (%66,1), Sukarrieta eta Bakio (%63).
Hiriburuetan, nagusiak ez direnak askoz gutxiago dira: %11,5 Bilbon; %12,2 Gasteizen; %15,8 Donostian.
Euskal familia-etxea batez bestekoa 42 urte zahar da, 87 m2, bost gela eta komun bat
Euskal AEn, batez beste, familia-etxeak 42 urte zahar dira; 34,9 Araban; 42,6 Gipuzkoan; 43,7 Bizkaian.
Batez besteko azalera erabilgarria: Araban 91,9 m2 (handienak); Gipuzkoan 86,7 m2, Bizkaian 85,5 m2; Euskal AEn batez beste 86,9 m2.
Lautik hiruk 4 edo bost gela dituzte (logelak, egongela, sukaldea) eta batez beste 1,4 komun. Etxebizitzen %0,8k ez du komunik.
Hirutik bik igogailua dute; 2014an baino ehuneko 1,4 puntu gehiago.
Eraikinen %54,8k 10 etxebizitza baino gehiago ditu eta %7,5ek berrogei pasa. Eraikinen %10,5 familia batentzat edo birentzat dira.
2014aren aldean, gas-tutudun eraikinak ehuneko 1,1 puntu gehiago dira 2015ean
Etxebizitza nagusien %79,9k gas naturala edo propanoa du.
Hazkunderik handiena, Gipuzkoan, ehuneko 1,2 puntu gehiago 2014an baino. Araban eta Bizkaian ehuneko puntu bat. Bost eskualdetan gehikuntza ehuneko 2 punturen gainetik da: Arabako Errioxa (4,2), Plentzia-Mungia (2,4), Gorbeiako inguruak (2,3), Tolosaldea (2,2), Urola Kosta (2,1).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo etxebizitzen Udal Estatistika-prentsa ohar gehiago