Prentsa-oharra, 2016/10/13

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREA-IKT. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

IKTen sektorea Euskal AEn sortutako balio erantsiaren % 2,5 izan zen 2014an eta langile landunen % 2,2

IKT sektoreko enpresen % 54,9k merkataritza elektronikoa egin zuen 2014an; gainerako sektoreek, berriz, % 24,8

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreak (IKT) 2.469 enpresa hartu zituen barnean 21.046 lanposturekin Euskal AEn 2014an, euskal ekonomiaren guztizkoaren % 2,2, Eustatek prestatutako datuen arabera. Gainera, guztizko balio erantsiaren % 2,5 sortu zuen, 1.497 milioi, eta 3.287,6 milioi euroko negozio-zifrara iritsi zen. Aurreko ekitaldiaren aldean, sektoreak ekonomia osoan duen pisua mantendu egiten da enpleguari dagokionez, baina establezimendu kopurua hazi egin da (194 gehiago). Horrek erakusten du sektore horretako enpresen batez besteko tamaina txikitu egin dela, eta 8,5 pertsonatan kokatu zen 2014an. Negozio-zifrari dagokionez, 2014an % 3,9 jaitsi zen aurreko urtearen aldean.

graf0013656_01_e.png

IKT sektoreko enpresek, gainerako sektoreek baino gehiago, I+G+Bko jarduerak egiten dituzte

IKT sektorean, enpresen % 7,7k I+Gko jarduerak egiten ditu, sektore guztietarako dena baino ehuneko handiagoa, % 1,1. Gainera, sektore horrek, enpresa guztien % 1,6 denak, I+G egiten dutenen % 11,7 biltzen ditu eta enpresa-sektorearen barne I+Gko guztizko gastuaren % 7,0 gauzatzen du 67,6 milioi eurorekin, guztizko gastuaren pisua zortzi hamarren areagotuta 2013aren aldean.

Sektore horretan I+Gan jarduten duten langileei dagokienez, 2014an 1.304 enplegatu izan ziren (horietatik 332 emakumeak izan ziren) arduraldi osoan baliokidetasunean, enpresa-sektoreak I+Grako bideratzen dituenen % 9,7 edo % 7,0 kontuan hartzen badira sektore guztiek bideratzen dituztenak.

1. grafikoa: I+G+b IKT sektoreko enpresetan eta sektore guztietako enpresetan. 2014. (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT

Berrikuntzari dagokionez, I+Gan gertatzen den bezala, alde adierazgarriak ikusten dira sektore guztien eta IKTenaren artean. Horrela, 2014an, IKT sektoreko establezimenduen % 18,3 berritzaileak izan ziren, sektore guztien % 12,2aren aldean. Enpresaren tamaina kontuan hartzen bada, 10 enplegatu eta gehiago dituztenetan % 51,1eko ehunekoetara iritsi zen lehen kasuan, eta % 27,5 sektore guztietan.

Berrikuntza-jardueretan egin zuten gastuari buruz, IKT establezimenduek 175,2 milioi euro bideratu zituzten, enpresen guztizko gastuaren % 7,1. Gastu horretatik, 142,3 milioi 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduenak izan ziren, hots, tamaina horretako enpresek gastatutako guztizkoaren % 6,9.

2. taula: IKT sektoreko barne Berrikuntzako eta I+Gko intentsitatea, lurralde-arlo, jarduera sektore eta enplegu-geruzen arabera (%). 2014				
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT

IKT sektoreak baliabide-proportzio handiagoa bideratu zuen I+G+Bra gainerako sektoreek baino, eta horretarako gastura bideratzen dituen zifrak begiratu behar dira, bai berrikuntzarako, bai I+Grako negozio-zifrari dagokionez (intentsitate-ratioak berrikuntzan eta barne I+Gan). Zehazki, berrikuntzako intentsitatea 3,9koa da; sektore ekonomikoen guztizkoan, berriz, 1,6koa. Barne I+Garen kasuan, ratioa 1,8koa da IKTen sektorean eta 0,8 guztizkoan.

IKT teknologien erabilera zein merkataritza elektronikoa orokortuago daude IKT sektorean sektoreen guztizkoan baino

IKT teknologien erabilera sektore horretako enpresetan oso zabaldua dago, baina merkataritza elektronikoak, gainerako sektoreetan baino garatuago dagoen arren, ezarpen handia izan gabe jarraitzen du, batik bat salmenten aldetik. IKT sektorean bitarteko horren bidez erosi zuten establezimenduak % 54,8 ziren eta salmentak egin zituztenak % 12,9; sektoreen guztizkoan, berriz, % 23,1 eta % 6,0, hurrenez hurren.

2. grafikoa: IKT teknologien erabilera. 2014. (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT

Bestetik, IKT sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da adierazgarria. Esportazioak 22.512,6 milioiko guztizkotik 261,5 milioi eurokoak izan ziren bitartean, inportazioak 310,7 milioitara iritsi ziren guztizko inportazioen 17.135,6 milioietatik. Horrek % 1,2 eta % 1,8 adierazten nahi du hurrenez hurren.

Truke horietako produktu ohikoenen artean, esportazioen aldetik, Osagai elektronikoak nabarmentzen dira, % 43,4, eta Bestelako IKT produktuak, % 34,2; eta inportazioetan, berriz, Bestelako IKT produktuak, % 33,4, eta Telekomunikazio-ekipamenduak, % 25,9.

3. grafikoa: 10 langile eta gehiagoko enpresen alderaketa Euskal AEn eta Espainian (%). 2014
Iturria: Eustat eta EIN

IKT sektorearen ezaugarriak oso antzekoak dira Euskal AEn eta Estatuan, baina 2014an euskal enpresak berritzaileagoak izan ziren

Azkenik, IKT sektorearen datuak konparatzen badira Euskal AEn eta Estatu osoan 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, alde batzuk ikus daitezke behatutako adierazleetan. Enpresa berritzaileen ehunekoa, berrikuntzako intentsitatea eta salmenta elektronikoak egiten dituzten enpresak gehiago dira Euskadin, baina erosketa elektronikoak egiten dituzten enpresen ehunekoa handiagoa da Estatu osoan Erkidegoan baino. IKT teknologien erabilerari dagokionez, lortutako ehunekoak oso antzekoak dira.

Ohar metodologikoa:

IKT sektorea manufaktura- eta zerbitzu-sektoreek osatzen dute eta horien jarduera nagusia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien garapenari, produkzioari, merkaturatzeari eta erabilera intentsiboari lotuta dago. Web Eustat. Fitxa-metodologikoa: IKT sektorea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT. Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKTen sektorea Euskal AEn sortutako balio erantsiaren % 2,5 izan zen 2014an eta langile landunen % 2,2

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2016/10/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013656_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali