HomeGaiakNorberaren ongizatea Prentsa Oharrak Euskal biztanleek bizitzarekiko...

2016/10/17ko prentsa-oharra

NORBERAREN ONGIZATE-INKESTA NOI 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal biztanleek bizitzarekiko asetasunari “oso ongi” deritzote

Aurreko urtearen aldean, hobera ongizate pertsonalaren adierazle guztiek

Bizitzarekiko asetasunari 7,5eko nota jartzen diote euskal biztanleek, Norberaren ongizate-inkestatik abiaturik Eustatek landutako datuen arabera; 2014an 7,1. Informazio zehatza ematen da Euskal AEko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, galderek batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak neurtzen dituztelarik.

1. grafikoa: Norberaren ongizatearen adierazleen batez besteko balorazioa. 2014-2015
Iturria: Eustat. Norberaren ongizate-inkesta NOI

Bizitzarekiko asetasun globalaz langabeek ematen dute puntuaziorik baxuena (6,7), baina dezente egin du hobera lehengo urtekotik (5,9).

Puntuaziorik altuena (7,8) 16-24 urte bitartekoek; okerrera adinarekin, baina gero berriz gora 65 eta gehiagokoen artean (7,6).

Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Bizkaian bizi direnek 7,6, Gipuzkoan 7,5; Araban 7,3.

Batez bestekoaren azpitik Araban (7,4) edo atzerrian (7,2) jaioek.

Bizitzaren Balioa adierazleak notarik onena, 8

Norberaren bizitzaren balioaren nota, alegia, gure bizitza zenbateraino merezi duen, 8 batez beste; biztanleen %70,7rentzat “handia” (%56,1entzat 2014an) %1,9rentzat "txikia”.

1. taula: Norberaren ongizatearen adierazleen batez besteko balorazioa, egoitza lurralde historikoaren arabera. 2014-2015								
Iturria: Eustat. Norberaren ongizate-inkesta NOI

Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Araban bizi direnek 7,7, batez bestekoaren azpitik; Bizkaian eta Gipuzkoan 8,1.

Pertsona okupatu eta ez-aktiboek 8,1; langabetuek 7,6.

Gogo-aldartea hobea gazte artean

Gogo aldartearen batez bestekoa 6,8; altuena 16-24 urte bitartekoena (7); baxuena langabeena (6,3).

Bizkaian bizi direnek 6,9; Araban eta Gipuzkoan 6,7. Bizkaian jaioek 6,9; puntuaziorik txarrena (6,6) atzerrian jaioek.

Adierazleak nota hobea du gizon artean (6,9; emakumeek 6,7).

Adindunak aseen aisialdiarekin

Aisialdiarekiko batez besteko asetasuna, 6,8. 65 urtetik gorakoek 7,9, altuena, eta 35-49 bitartekoek baxuena (6,1). Inaktiboek 7,6, okupatuek 6,1.

Emakume eta gizon, berdin; Bizkaian bizi direnek 6,7; Araban eta Gipuzkoan 6,8.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Norberaren ongizate-inkesta NOI - prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleek bizitzarekiko asetasunari “oso ongi” deritzote

Eragiketa : 
Norberaren ongizate-inkesta
Eragiketa kodea : 
010904
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013665_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali