2017/02/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako salmentak %0,1 jaitsi ziren 2016ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,5eko gehikuntza erreala
Eustaten datuen arabera, 2016ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak %0,1 gutxitu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %0,3 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,0 jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmentak %0,4 gutxitu 2016ko laugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %0,3 eta Automobilgintzarako erregaiarenak %3,0 gehitu, beti ere 2015eko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %2,6 jaitsi zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %0,7 gehitu.
Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %3,8ko gehikuntza. Kontsumo beste ondasunetan %2,6ko jaitsiera; Etxeko ekipamenduan %2,2; Pertsonaren ekipamenduan %0,1, prezio finkoetan.
Araban %+1,5; Gipuzkoan %+0,2; Bizkaian %-0,7; termino errealetan, txikizkakoan guztira. Aurreko hiruhilekoaren aldean: Gipuzkoan %-1,9; Bizkaian %-0,7; Araban %-0,1.
Euskal AE osoan, 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzan landunen kopurua %0,2 gehitu da laugarrenean.
2016ko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,5eko gehikuntza erreal metatua. Gasolindegiak sartu gabe, salmentetan %1,5eko gehikuntza 2016ko datu metatuetan 2015ekoen aldean.
Urte osoan, prezio finkoetan: Gipuzkoan %+1,9, Bizkaian %+1,3, Araban %+1,2.
Euskal AEn, 2016an, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritzako enplegua %0,8 gehitu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua