2017/03/10eko prentsa-oharra
Euskal biztanleek bizitzarekiko asetasunari 7,5 ematen diote zerotik hamarrera
Puntuaziorik altuena (7,8) 16-24 urte bitartekoek; okerrera adinarekin, baina gero berriz gora 65 eta gehiagokoen artean
Bizitzarekiko asetasunari 7,5eko puntuazioa jartzen diote euskal biztanleek, iaz bezalaxe, Ongizate pertsonalaren inkestan Eustaten datuen arabera. Informazio zehatza ematen da Euskal AEko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, galderek batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak neurtzen dituztelarik.
Bizitzarekiko asetasun globalaz langabeek ematen dute puntuaziorik baxuena (6,8), hobera egin du lehengo urtekotik (6,7).
Puntuaziorik altuena (7,8) 16-24 urte bitartekoek; okerrera adinarekin, baina gero berriz gora 65 eta gehiagokoen artean (7,5).
Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Bizkaian bizi direnek 7,6, Gipuzkoan 7,6; Araban 7,3.
Jaioterriari begiratuz gero, batez bestekoaren azpitik, Araban, Euskal AEtik kanpo (edo atzerrian jaioek (7,4).
Bizitzaren Balioak notarik onena, 7,8
Norberaren bizitzaren balioaren nota, alegia, gure bizitza zenbateraino merezi duen, 7,8 batez beste, aurreko urtearen aldean bi hamarren gutxiago; biztanleen %65,1entzat “handia” (%70,7rentzat 2015ean) %1,3rentzat "txikia”.
Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Araban bizi direnek 7,4, batez bestekoaren azpitik; Bizkaian eta Gipuzkoan 7,9.
Pertsona okupatuek 7,9; ez-aktiboek 7,8; langabetuek 7,4.
Gogo-aldartea hobea gazte artean
Gogo aldartearen batez bestekoa 6,9, hobera egin duen adierazle bakarra; altuena 16-24 urte bitartekoena (7,3); baxuena langabeena (6,6).
Bizkaian bizi direnek 7,1; Araban eta Gipuzkoan 6,7. Bizkaian jaioek 7,1; Araban eta Gipuzkoan jaioek (6,8).
Adierazleak nota hobea du gizon artean (7,0; emakumeek 6,9).
Adindunak aseen aisialdiarekin
Aisialdiarekiko batez besteko asetasuna, 6,7. 65 urtetik gorakoek 7,6, altuena, eta 35-49 bitartekoek baxuena (6). Inaktiboek 7,3, okupatuek 6.
Adierazle honetan, gizonek 6,7, emakumeek 6,6. Gipuzkoan bizi direnek 6,8; Araban eta Bizkaian 6,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Norberaren ongizate-inkesta NOI - prentsa ohar gehiago