2017/05/31ko prentsa-oharra
Euskal AEko lehen sektorean %50 inguruk ditu IKT ekipamenduak 2016an
10 langile edo gehiagoko establezimenduetan IKTak gainerako jarduera sektoreetan bezalatsu
Euskal AEko lehen sektorean %50 inguruk ditu IKT ekipamenduak –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- 2016an, Eustaten arabera.
Lehen sektorea, halere, telefono mugikorrean izan ezik (%85,2) urruti dago gainerakoetatik IKTetan. Ordenagailu gutxiago (%53,1), posta elektroniko gutxiago (%46,0), Internet gutxiago (%51,1) gainerako sektoreetan baino. Web orria enpresen %6,1ek du (sektore guztien batez bestekoan %49,9k) eta merkataritza elektronikoa %3,9k (ídem %25,6k).
Erabilpen-portzentajeek baxu diraute tamaina txikiak (%85,2tan bi langile edo gutxiago) ekipamenduok eskuratzea zailtzen duelako.
Egoera oso bestelakoa da enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan IKTak gainerako sektoreetan bezalatsu. 10 langile edo gehiagokoetan, den-denek daukate telefono mugikorra, eta %94,7k ordenagailua, Internet, posta elektronikoa. Tamaina honetan ere portzentajeak asko jaisten dira web orriekin (%32,0) eta merkataritza elektronikoarekin (%6,4).
Arrantza enpresek IKT ekipamendu gehiago dituzte nekazaritzakoek baino
Aipagarria da lehen sektoreko ehunekoak oso ezberdinak direla nekazaritzako enpresen eta arrantzakoen artean. Azken horiek askoz ere ehuneko handiagoak dituzte ekipamendutan. Datu horrek ez du inolako eraginik sektore osoan, arrantzakoak enpresen %3,6 baitira.
Nekazaritzako portzentajeak: %84,6 mugikorretan; %52,2 ordenagailuetan; %50,4 Interneten; %45,0 posta elektronikoan. Arrantzan: %100 mugikorretan; %75,3 ordenagailuetan; %69,2 Interneten; %72,6 posta elektronikoan. Web orria establezimenduen %6,0k nekazaritzan eta %8,4k arrantzan; merkataritza elektronikoa %3,9k bietan.
Nekazaritza sektorean basogintzak ditu ekipamendurik gehien, arrantzak bezalatsu edo gainetik. Izan ere, basogintzan 10 langile eta gehiagoko enpresak ugariago dira.
Kontuan izan behar da alde horiek ez direla jardueragatik soilik gertatzen; ustiategien tamainak ere badu eragina. Nekazaritzako establezimendu ia guztiak 10 langile edo gutxiagokoak dira; arrantzakoetan tamaina ez da hain uniformea.
Internet dutenen artean %82,6k konexio finkoak eta %75,9k mugikorrak. Interneten ADSL lerroak (%62,6) nagusi konexio finkoetan, gainerako sektoreetan bezala. Ondoren, zuntz optikodun kablea (%16,4) eta beste konexio finkoak (%10,6). Konexio finkoetan nabarmentzekoak Wimax bezalakoak, helmen handiagoko kablerik gabeko teknologiak landa-inguruetan; eta sateliteak arrantzan.
Konexio mugikorretan, %72,5 telefonoz eta %31,5 sarbide zabaldun modemaz.
2016an lehen sektoreko establezimenduen %68,9k egin du izapideren bat Internetez Administrazio Publikoarekin. Ehuneko hori %83,2 da 10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduetan.
Ohar metodologikoa: Edizio honetatik aurrera Informazioaren gizartearen inkesta, lehen sektorea, bideratu da jarduera nagusia lehen sektorean duten establezimenduetara bakarrik, bazter utzita sekundariotzat dutenak edo besterik gabe nekazaritza-aktiboak dituztenak. Beraz, datuak ez dira alderagarriak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea gaiari buruzko prentsa-ohar gehiago