2017/05/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,4 jaitsi ziren 2017ko lehen hiruhilekoan
Gasolindegirik gabe, %0,1 gehitu prezio finkoetan
Eustaten datuen arabera, 2017ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak %0,4 gutxitu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan. Gasolindegiak sartu gabe, %0,1 gehitu urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,1 jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmentak %0,5 gehitu 2017ko lehen hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %0,3 gutxitu eta Automobilgintzarako erregaiarenak %2,7, beti ere 2016ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %4,2 jaitsi zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %3,0 gehitu.
Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %+6,0; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %+1,0; Etxeko ekipamenduan espezializatuan %-1,5; Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %-2,0; dena prezio finkoetan.
Gipuzkoan %+0,3; Bizkaian %-0,7; Araban %-0,8; termino errealetan, urte artean, salmenta osoetan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban %-1,0; Bizkaian %-0,2; Gipuzkoan %+0,6.
Euskal AE osoan, 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean okupatuen kopurua %0,3 gehitu 2017ko lehen hiruhilekoan; %0,6 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua