2017/08/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak %1,2 gehitu ziren 2017ko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegirik gabe, %1,7 gehitu prezio finkoetan
Eustaten arabera, 2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %1,2 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %1,7 gehitu ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,1 erreala gehitu, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmentak %1,1 gehitu 2017ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %2,1 eta Automobilgintzarako erregaiarenak %3,6 jaitsi, beti ere 2016ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,3 jaitsi zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %7,1 gehitu.
Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %+7,2; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %+5,3; Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %+2,4; Etxeko ekipamenduan espezializatuan %-3,0; dena prezio finkoetan.
Salmentak hiru lurraldeetan gehitu dira urte artean: Gipuzkoan %1,9; Bizkaian %1,0; Araban %0,5; denak errealak. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban %+0,8; Bizkaian %+0,8; Gipuzkoan %+1,8.
Euskal AE osoan, 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua %0,3 gehitu 2017ko bigarren hiruhilekoan; %1,1 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62