2017/11/21eko prentsa-oharra
(Prentsa ohar hau berrikusi egin da lurraldeko empresa kopuruan errorea antzaman ondoren)
Euskal AEn, 2015ean IKT sektoreak balio erantsiaren %2,4 ekarri, eta langile okupatuen %2,1 enplegatu
IKT sektoreko enpresen %68,3 merkataritza elektronikoan aritu ziren; sektore guztiak aintzat, %26,4
Eustaten datuen arabera, IKT sektorean (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.511 enpresa eta 21.343 lanpostu geneuzkan Euskal AEn 2015ean, euskal ekonomian okupatuen %2,1. Sektore honen negozio-zifra, 3.381,4 milioi; balio erantsia 1.505,5 milioi (guztiaren %2,4).
Aurreko urtearen aldean, 2015ean, okupatuetan %1,4ko gehikuntza (+297); establezimenduetan %1,7 (+42); establezimenduko batez besteko tamaina, 8,5 pertsona. Negozio-zifran %+2,9; balio erantsian %+0,6. Ekonomia osoari begiratuz gero, sektorearen pisua hamarren batez txikitu da, bai enpleguan, bai balio erantsian.
IKT sektorean, gainerakoetan baino I+G+b jarduera gehiago
IKT sektorean enpresen %6,9k I+G egiten du; gainerako sektoreetan %1,0k. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %1,6- I+G egiten dutenen %10,9 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %7,2 -68,4 milioi- egikaritzen ditu; 2014koaren aldean, haren pisua gastu osoan bi hamarrenez gehitu da.
Sektorean 2015ean 1.304 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %10,0; sektore guztien %7,2); 325 langile, emakumezkoak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2015ean, IKT sektoreko establezimenduen %28,7k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektore guztietan, %11,9k. Enpresaren tamaina kontuan, 10 langile eta gehiagokoetan, lehen kasuan %52,0, sektore guztietan %28,2.
Berrikuntzan IKT establezimenduek 173,6 milioi gastatu zituzten, enpresa guztienaren %7,1. Gastu horretatik, 154,8 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %7,4.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 3,6 da sektorean eta 1,5 guztirakoan. Barne I+Gn ratioa 1,7 da IKTn eta guztirakoan 0,8.
Bai IKT teknologiak, bai merkataritza elektronikoa zabalduago daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako establezimenduak %67,5 eta salmentak egindakoak %16,5; sektore guztietan %23,9 eta %6,5. Merkataritza elektronikoa dugu IKT establezimenduen %68,3tan eta sektore guztien %26,4tan.
IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 293,7 milioi (guztien %1,3), guztirakoa 21.867,8 milioi; inportazioak 402,0 milioi (%2,4) guztirakoa 16.835,6 milioi.
Esportazioetan nabarmentzen dira: Osagai elektronikoak (%41,5) eta IKT beste produktuak (%30,4). Inportazioetan; Osagai elektronikoak (%21,5), IKT beste produktuak (%33,6), Telekomunikazio ekipoak (%23,4).
IKT sektoreak antzekoak dira oso Euskal AE eta estatuan; 2015ean euskal enpresak berritzaileago
10 enplegatu eta gehiagoko enpresen IKT sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea, berrikuntza intentsitatea, webak eta banda zabala handiagoak dira; merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa portzentajea handiagoa da estatuaren osotasunean erkidegoan baino.
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago. Web Eustat. Fitxa metodologikoa: IKT sektorea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT. Prentsa-ohar gehiago