2018/02/08ko prentsa-oharra
Txikizkako Merkataritzaren Indizea (TMI) IV/2017
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,1 gehitu ziren 2017ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan, %0,8ko gehikuntza metatua.
Eustaten datuen arabera, 2017ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak %0,1 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %0,4 gehitu urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,1 jaitsi, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmentak %1,4 gehitu 2017ko laugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %0,5 gutxitu eta Automobilgintzarako erregaiarenak %2,0, beti ere 2016ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien espezializatua %5,3 jaitsi; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %7,7 gehitu.
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatua %2,4 gehitu. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan 6,8% jaitsi; Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %0,6 ; Etxeko ekipamenduan %0,3, prezio finkoetan.
Lurraldeetako salmentak: Araban %-0,3; Gipuzkoan %+0,7; Bizkaian %-0,2; termino errealetan, txikizkakoan guztira.
Euskal AE osoan, 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzan okupatuen kopurua %0,3 gehitu da laugarrenean.
2017ko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %0,8ko gehikuntza erreal metatua. Gasolindegiak sartu gabe, salmentetan %1,1eko gehikuntza 2017ko datu metatuetan 2016koen aldean.
Urte osoan, prezio finkoetan: Gipuzkoan %+1,3, Bizkaian %+0,6, Araban %+0,5.
Euskal AEn, 2017an, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritzako enplegua %1,0 gehitu da.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62