2018/11/13ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREA (IKT). 2016
IKT sektorea Euskal AEn bai enpleguan bai balio erantsian hazi zen 2016an
IKT sektoreko enpresen %68,5 merkataritza elektronikoan aritu ziren; sektore guztiak aintzat harturik, %26,0
2016an Euskal AEn hazi egin ziren bai enpresa-kopurua bai enplegu okupatua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean (IKT) %3,6 (90 enpresa gehiago) eta %1,3 (279 okupatu gehiago), hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera. Zehazki, 2.601 enpresa zenbatu ziren eta 21.622 lanpostu sektorean, eta enpresako batez besteko tamaina 8,3 pertsonakoa izan zen. Negozio-zifra %,5,4 hazi zen, eta balio erantsia %2,7.
Datu horiek izanik, IKT sektorean Euskal AEko ekonomiako okupatuen %2,1 aritu ziren, eta balio erantsiaren guztizkoaren %2,2, 1.546,8 milioi, eta negozio-zifra 3.563,9 milioi eurokoa izan zen. 2015aren aldean, IKT sektoreak zeukan pisua mantendu zuen hala enpleguan nola balio erantsian.
IKT sektorean, gainerakoetan baino I+G+b jarduera gehiago
IKT sektorean enpresen %5,8k egiten dute I+Gko jarduerarik, portzentaje bat altuagoa dena sektoreen guztizkoarekiko, %0,9, baina puntu bat eta hamarren bat txikiagoa I+Gko jarduerarik 2015ean egin zuten enpresen portzentajearen aldean. Gainera, IKT sektoreak, Euskal AEko enpresa guztien %1,7 bakarrik dena, biltzen ditu I+G egiten dutenen %11,5 eta exekutatzen du, 67 milioi eurorekin, sektore enpresarialaren I+G barne-gastu osoaren %6,9, nahiz ete bere pisua gastuaren guztizkoan den hiru hamarren txikiagoa 2015aren aldean.
Sektorean 2016an 1.230 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (sektore enpresarial guztien %9,7; sektore guztien %6,9); 281 langile, %22,8, emakumezkoak izan ziren.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. Halatan, 2016an, IKT sektoreko establezimenduen %33,2k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektore guztietan, aldiz, %11,4k. Enpresaren tamaina kontuan harturik, 10 langile eta gehiagokoetan, lehen kasuan %56,0k egin zituzten; sektore guztietan, ordea, %27,9k.
Berrikuntzan IKT establezimenduek 230,8 milioi euro gastatu zituzten, enpresa guztienaren %9,1. Gastu horretatik, 167,4 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak dira, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %7,9.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G gastua negozio-zifraren gainean (barne-berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 4,3 da sektorean eta 1,6 guztirakoan. Barne I+Gn ratioa 1,8 da IKTn eta 0,8 guztirakoan.
Merkataritza elektronikoa IKTn zabalduagoa dago sektoreen guztizkoan baino, eta apur bat hazi da 2015aren aldean
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Bide horren bitartez erosketak egin zituzten establezimenduak %68,1 izan ziren IKT sektorean, eta salmentak egin zituztenak %15,2; sektoreen guztizkoan, %24,0 eta %6,5, hurrenez hurren. Horrek dakar merkataritza elektronikoa izatea IKT establezimenduen %68,5etan, portzentajezko bi hamarren gehiago 2015ean baino; sektoreen guztizkoan, %26,0tan.
Bestalde, IKT sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 296,1 milioi euro izan ziren, eta guztirakoa 21.615,9 milioi; inportazioak 461,6 milioi izan ziren, eta guztirakoa 15.604,1 milioi. Hori %1,4 eta %3,0 da, hurrenez hurren.
Esportazioetan nabarmentzen dira produktu hauek: Osagai elektronikoak (%40,8) eta IKT beste produktuak (%34,5). Inportazioetan, hauek: IKT beste produktuak (%34,6), Telekomunikazio-ekipoak (%23,3) eta Osagai elektronikoak (%21,7).
Euskal AEko IKT enpresak berritzaileagoak dira Espainia osokoen aldean, baina merkataritza elektronikoan gutxiago dihardute
Azkenik, baldin konparatzen baditugu IKT sektorearen datuak Euskal AEn eta Espainian bere osotasunean 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen kasuan,, bada alde zenbait adierazleetan. Euskal AEn enpresa berritzaileen portzentajea, berrikuntza-intentsitatea, webguneak eta banda zabala handiagoak dira; aldiz, erosketa eta salmenta elektronikoak egiten dituzten enpresen portzentajeak handiagoak dira Espainian bere osotasunean Erkidegoan baino.
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea osatzen dute manufaktura- eta zerbitzuetako sektoreek zeinen jarduera nagusia lotuta dagoen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin. Web Eustat. Ficha metodológica: Sector TIC
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62