2018/11/14ko prentsa-oharra

OSASUNAREN KONTUA 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko per capita gastua osasunean 2016an 2,9 hazi zen, 2.839 eurora iritsita

2016an, administrazio publikoen gastua osasunean %16,1 da haien guztizko gastuaren aldean, 2005ekoa baino portzentajezko puntu bat gehiago ia

ELGAko “System of Health Accounts-SHA 2011” metodologiarekin kalkulaturiko osasun-gastu arrunta 6.172 milioi euro izan ziren 2016an, BPGren %8,7, Eustaten datuen arabera. 

Osasun-gastuak neurtzen du osasunerako ondasun eta zerbitzuen azken kontsumoa; alegia, gastu arrunta. Gastu horren finantzaketak barnean hartzen ditu administrazio publiko guztiak eta derrigorrezko aseguruak, borondatezko ordainketa-sistema sanitarioak eta Familia-etxeen ordainketak.

2005-2016 aldian, administrazio publikoen (denak batera hartura) gastuaren urteko batez besteko aldakuntza %4koa izan da, eta familia-etxeen ordainketetan eta borondatezko aseguruetan %5ekoa izan da. 2016an administrazio publikoek gastu arruntari eginiko ekarpena 4.337 milioi eurokoa izan zen, %70,3 beraz, eta famlia-etxeen eta borondatezko ordainketa-sistema sanitarioen ekarpena %29,7 izan zen, 1.835 milioi euro.

graf0015745_01_e.png

2006tik 2016ra bitartean Euskal AEn osasunari bideraturiko per capita gastuaren aldakuntzak eduki du bilakaera bat zeinek antz handia baitu ELGAko herrialdeen batez bestekoarekin, 1. grafikoan ikus daitekeenez, nahiz eta Euskal AEn aldakuntza handiagoak diren erregistratzen eta, halaber, tasa negatiboak une zenbaitetan. Halatan, Euskal AEko osasunaren per capita gastuaren aldakuntzak hagitz hazkunde altuak eduki zituen 2006-2009 aldian, %10eko hazkundera helduz, eta urte horretatik aurrera beheratzen hasi zen.

ELGAko herrialdeen urteko batez besteko aldakuntzak joera bera eduki du, baina leunagoa; 2006-2009 aldian hazkundea %3ren ingurukoa izan zen; 2011n hazkundea txikiagoa izan zen, %0,2koa, eta hurrengo bost urteetan gora egin zuen eta, hala, 2016an aldakuntza %2,4koa izan zen, Euskal AEn erregistraturikoa baino bost hamarren txikiagoa.

Administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea –alegia, osasun-gastua administrazio publikoen guztizko gastuaren gainean– %16,1ekoa izan zen 2016an Euskal AEn, ehuneko 0,8 puntu gehiago ELGAko batez bestekoa (%15,3) baino eta ehuneko puntu bat eta bi hamarren gehiago Espainiakoa (%14,9) baino.

graf0015745_02_e.png

ELGAk eskaintzen dizkigun beste adierazle batzuen nazioarteko konparaketak erakusten du ezen Euskal AEko gastua BPGren %8,7 dela, ELGAko batez bestekoaren azpitik, zeren hor %9,0koa den. Nolanahi den ere, per capita osasun-gastua EAPn (Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean, $), 4.283 da Euskal AEn, ELGAko batez bestekoaren gainetik, 4.003, eta Finlandia (4.118) eta Espainia (3.257) bezalako herrialdeen gainetik; taulan goi-goian dira Suitza (7.824) eta Norvegia (6.175).

Iturria: EUSTAT. Osasunaren kontua eta OECD Health Statistics 2018 (2018azaroa)

Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datuen analisi zehatzago batek, gastuaren xehatzetik egina, erakusten du 2016rako ezen, gastua funtzioen arabera banatzean, pisurik handiena duela Osasun-asistentzia sendagarriak, zeina 2016an gastu arruntaren %54,7 izan baitzen eta, 2015aren aldean, %1,1 hazi baitzen. Garrantzian bigarren funtzioa Produktu medikoena da (farmazia-produktuak, protesiak…), gastu arruntaren %17,6, 2015aren aldean %8,2ko gehikuntzarekin. Egonaldi luzeko osasun-asistentziaren gastua %16,6 da gastu arruntaren gainean eta %3,5 hazi zen 2015arekiko.

graf0015745_03_e.png

Funtzio bakoitzaren xehatze handiagoa eginez geroz, non asistentzia-mota zehazten den (ospitalizazioa, anbulatorioa eta etxez etxekoa), ikusten da ezen 2005-2016 aldian ospitaleko asistentziaren gastua %3,3 hazi dela batez bestez, zainketa anbulatorioetan (kanpo-kontsultak eta eguneko ospitalizazioa) eginikoa %5,2 eta egonaldi luzeko asistentzia %6,6 (funtzio honek barnean hartzen du mendekotasunen bat dutenen zainketa sanitariora bideraturiko gastua). Bestalde, etxez etxeko asistentziako gastuak (sendatzekoak eta errehabilitaziokoak) batez bestez %10,6 hazi dira 2005-2016 aldian, eta 2005ean gastu arruntaren %2,2 izatetik iragan dira 2016an %4,1 izatera.

graf0015745_04_e.png

Hornitzaileen araberako gastu-egitura aurreko aldietakoa bezalatsukoa da; gastu-zatirik handiena (%39,4) ospitaleetan gauzatu zen eta, ondoren, asistentzia sanitario anbulatorioaren hornitzaileak datoz, %22,6rekin.  Egonaldi luzeko egoitza-establezimenduak gastu arruntaren %11,4 izan ziren. Txikizkariak eta produktu medikoen hornitzaileak delakora bideratutakoa gastu arruntaren %17,6 izan zen, eta hura hazi zen gehien 2015aren aldean, %8,3.

Gainerako gastua dagokie Zerbitzu lagungarrien hornitzaileei (garraio sanitarioa, laborategiak), prebentzioko zerbitzuen hornitzaileei, osasun-sistemaren administrazioari eta ekonomiaren gainerako arloei; azken honek barnean hartzen ditu familia-etxeak etxeko laguntza-emaile bezala.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko per capita gastua osasunean 2016an 2,9 hazi zen, 2.839 eurora iritsita

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2018/11/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015745_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali