2018/11/08ko prentsa-oharra
Txikizkako Merkataritzaren Indizea (TMI). III/2018
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 murriztu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan
Erregaien salmentak %4,0 hazi ziren eta elikagaienak %1,0, baina gainerako produktuenak %3,2 jaitsi ziren
Eustaten arabera, 2018ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %0,9 jaitsi ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %1,4 jaitsi ziren urte arteko tasan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizeak %0,2ko hazkundea erregistratu du, prezioak behin deskontaturik eta urtaro-eraginak kendurik.
Sektoreka, elikagaien salmentak %1,0 gehitu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan, baina gainerako produktuen txikizkako salerostea %3,2 jaitsi zen; automobilgintzarako erregaien salmenta %4,0 igo zen, betiere 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako salerostearen barnean, espezializatua %0,5 jaitsi zen, baina elikagaiak nagusi diren ez-espezializatua %1,7 gehitu zen.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza negatiboak daude azpisektore guztietan. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %6,3ko jaitsiera gertatu da; bestelako kontsumo-ondasunetan espezializatuan %4,5eko jaitsiera izan da, pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %3,1ekoa izan da jaitsiera eta etxeko ekipamenduan espezializatuan %0,5ekoa, prezio finkoetan hori guztia.
Lurraldeka, urte arteko salmentetan igoerarik gertatu da Gipuzkoan, %0,4koa termino errealetan, baina Araban eta Bizkaian %0,9ko eta %1,9ko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren, 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
Euskal AE osoan, 2018ko hirugarren hiruhilekoan, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua %0,3 gutxitu da aurreko urteko aldi beraren aldean eta %0,3 ere jaitsi da 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62