2019/02/07ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). IV/2018
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %3,3 gehitu ziren 2018ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan %0,9ko gehikuntza metatua izan da
Eustaten datuen arabera, 2018ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak %3,3 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %3,5 gehitu ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,4 erreala gehitu da, urtaro-eraginak behin kenduta.
Sektoreka, elikagaien salmentak %3,0 gehitu ziren 2018ko laugarren hiruhilekoan, gainerako produktuenak %3,9 igo ziren eta automobilgintzarako erregaiarenak %1,0, betiere 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %0,5 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %4,1.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan dira sektore guztietan. Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako merkataritzan %4,5eko igoera gertatu da; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan, %4,2koa; eta etxeko ekipamenduan espezializatuan, %2,3koa. Gainerako produktuak nagusi diren merkataritzaren sektorean gertatu da hazkunderik handiena, %8.4koa, dena prezio finkoetan.
Lurraldeka, salmenta-indizea denetan igo da. Araban %3,5 igo ziren txikizkako merkataritzaren salmentak denera, Gipuzkoan %3,4ko igoera izan da eta Bizkaian %3,2koa, hori guztia termino errealetan.
Euskal AE osoan, 2018ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzan okupatuen kopurua %0,4 gehitu da laugarrenean.
2018ko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %0,9ko gehikuntza erreal metatua eduki dute. Gasolindegiak barnean sartu gabe, salmentetan %0,8ko gehikuntza izan da 2018ko datu metatuetan 2017koen aldean. Sektoreka, elikagaiak %2,0 igo ziren, baina gainerako produktuek eboluzio negatiboa eduki zuten, %0,2koa, urtean.
Lurraldeka, urte osoan eta prezio finkoetan, jokamolderik onena Arabak eduki du, %1,4ko gehikuntzarekin; ondoren, Gipuzkoak, %1,0ko igoerarekin; azkenik, Bizkaiak, %0,7koarekin.
Euskal AEn, 2018an, aurreko urteko batezbestekoaren aldean, txikizkako merkataritzako enplegua %0,2 gehitu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62