2019/05/07ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). I/2019
EAEko txikizkako sektorearen salmentek % 2,0 egin zuten gora, 2019ko lehen hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, txikizkako merkataritzak % 1,9 egin zuen gora, prezio finkoetan
EAEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 2,0 handitu zituen salmentak, prezio finkoetan, 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Sektorearen salmentek, gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, % 1,9 egin zuten gora, urte arteko tasan.
Aurreko hiruhilekoari dagokionez, salmenta-indizeak % 0,2ko igoera erreala izan du, urtaroaren araberako eraginak ezabatu ondoren.
Sektoreen arabera, elikagaigintzak % 1,4 areagotu zituen salmentak 2019ko lehen hiruhilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritzak % 2,4 egin zuen gora eta automobilgintzarako erregaiaren salmentak % 2,6 gora. Hori guztia, 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen efektua kendu ondoren.
Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 0,1 egin zuen behera, eta elikagaiak nagusiak diren ez-espezializatuak % 2,2 egin zuen gora.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan ziren gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (% 9,7ko gorakada), etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (% 2,2 egin zuen gora) eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuetan (% 1,2 egin zuen gora). Ordea, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzan % 0,8 egin zuen behera, hori guztia prezio finkoetan.
Lurraldeen arabera, igoera erregistratu da hiru lurraldeetako urte arteko salmentetan. Bizkaian, % 2,7; Araban, % 1,7; eta Gipuzkoan, % 0,9, termino errealetan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Bizkaiak % 0,6ko igoera izan du, eta Gipuzkoak % 0,2ko beherakada eta Arabak % 0,1eko beherakada.
EAE osoan, 2018ko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua % 0,1 jaitsi da 2019ko lehen hiruhilekoan; % 0,9 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Ohar metodologikoa: 2019ko lehen hiruhilekoan, Txikizkako Merkataritza Indizearen erreferentziazko oinarriko urtea aldatu da. Oinarri berrian, Txikizkako Merkataritza Indizearen erreferentziazko urtea 2015a da. Oinarriko aldaketa horren ondorioz, EAEko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpresa informatzaileak ordezkatzen dituen panela eguneratu behar izan da, bai eta desagregazio mailetarako haztapenen egitura ere. 2019ko lehen hiruhileko honetatik aurrera, 2015. urtea oinarri duten egutegi- eta urtaro-eraginetatik doitutako serieak lortzen dira, JDemetra+ 2.2.1 softwarearen bitartez, Eurostaten gomendioei jarraikiz urtaro- eta egutegi-doikuntzak egiteko Europar Batasuneko estatistika ofizialetan.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62