2019/08/06ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). II/2019
Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak %0,8 gehitu ziren 2019ko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, %0,7 gehitu ziren prezio finkoetan
Eustaten arabera, 2019ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %0,8 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %0,7 gehitu ziren urte arteko tasan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,1 erreala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, elikagaien salmentak %1,8 gehitu ziren 2019ko bigarren hiruhilekoan, baina gainerako produktuenak %0,2 jaitsi ziren; automobilgintzarako erregaiarenak %1,0 hazi ziren, beti ere 2018ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %1,0 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %2,2.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan zeinu ezberdineko aldakuntzak daude azpisektoreetan. Etxeko ekipamenduan espezializatuan %2,9ko gehikuntza izan da eta kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %1,6koa, baina pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,3ko jaitsiera gertatu da eta, azkenik, gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %1,8ko murrizketa, den-dena prezio finkoetan.
Salmentak hiru lurraldeetan gehitu dira urte artean: Araban %1,5eko igoera izan da, termino errealetan, Bizkaian %0,7koa eta Gipuzkoan %0,6koa, 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Euskal AE osoan, 2019ko bigarren hiruhilekoan, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua %0,1 gutxitu da aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatua eta %0,1 ere jaitsi da 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62