HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak Euskal AEko lehen sektorearen...

2019/11/28ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. LEHEN SEKTOREA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko lehen sektorearen %75 inguruk IKT ekipamenduak dituzte 2019an, sektoreen guztizkoaren azpitik oraindik

Azken hiru urteetan, hala ere, IKTen eskuragarritasuna nabarmen hobetu da, bai nekazaritzan, bai arrantzan

Euskal AEko lehen sektorean establezimenduen %75 inguruk dituzte IKT ekipamenduak –Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak- 2019an, Eustaten arabera.

Euskal AEko lehen sektoreko IKT ekipamenduak nabarmen hobetu dira 2019an, duela hiru urteko 2016ko azken datu erabilgarrietatik. Gaur egun, %76,4k dute ordenagailua, %63,2k posta elektronikoa dute, %73,1 Internetera konektatuta daude eta %91,6k telefono mugikorra erabiltzen dute. Ehuneko horiek, 2016an, %53,1, %46,0, %51,1 eta %85,2 ziren, hurrenez hurren. Gainera, 2019an, %7,8 daude sarean Web-orriaren bidez, eta %5,4 merkataritza elektronikoa egiten dute.

IKT ekipamenduen hobekuntza hori gorabehera, lehen sektoreko establezimenduak, telefono mugikorrean izan ezik, oraindik urrun daude Euskal AEko ekonomiaren gainerako sektoreetatik 2019an; izan ere, batez beste, horietan ordenagailuen eskuragarritasuna (%92,3), posta elektronikoa (%89,0) edo Interneterako sarbidea (%91,0) handiagoak dira oraindik. Web-orria duten edo merkataritza elektronikoa egiten duten enpresei dagokienez, sektore guztien batezbestekoa %53,0 eta %25,6 da, lehen sektorean web-orria dutenen %7,8tik eta merkataritza elektronikoa egiten dutenen %5,4tik oso gora.

graf0016991_01_e.png

Sektore honetako erabilera-ehuneko txikiago horien azalpena establezimendu gehienen tamaina txikiagatik izan daiteke (%83,8 dira 2 langile edo gutxiagokoak), eta horrek zaildu egiten du horietako askok ekipamendu horiek eskuratzea.

Egoera oso bestelakoa da establezimenduen tamaina kontuan hartuz gero. Euskal AEko lehen sektoreko 10 langile eta gehiagoko establezimenduek, Web-orrietan izan ezik, gainerako jarduera-sektoreen antzeko IKT ekipamenduak dituzte. Hala, tamaina horretan, lehen sektoreko ekipamenduen batezbestekoa ordenagailua, Internet edo telefono mugikorra duten establezimenduen %100era iristen da, eta posta elektronikoa dutenen %99,0ra. Hala ere, Web-orria edukitzea edo merkataritza elektronikoa egitea %34,1etan eta %21,6tan dago, hurrenez hurren.

Arrantza-enpresek IKT ekipamendu gehiago dituzte nekazaritzakoek baino

Aipagarria da lehen sektoreko ehunekoak oso ezberdinak direla nekazaritzako enpresen eta arrantzakoen artean. Azken horiek askoz ere ehuneko handiagoak dituzte ekipamendutan. Datu horrek ez du inolako eraginik sektore osoan, arrantzakoak enpresen %3,7 baitira.

Nekazaritza-sektorean, teknologia horien erabilgarritasuna %91,3koa da telefono mugikorrean, %75,6koa ordenagailuetan, %62,4koa posta elektronikoan eta %72,4koa Interneten. Arrantza-sektoreko enpresetan, berriz, portzentaje horiek %100era igotzen dira telefono mugikorrean, %98,0k ordenagailuak dituzte, %83,5ek posta elektronikora jotzen dute, eta %93,4 Internetera konektatuta daude. Web-orriak, bestalde, nekazaritzako establezimenduen %7,7k eta arrantzako establezimenduen %12,0k dituzte; merkataritza elektronikoa, berriz, %5,2k eta %11,1ek egiten dute, hurrenkera berean.

graf0016991_02_e.png

Alde horiek ez dira jardueragatik soilik gertatzen; ustiategien tamainak ere badu eraginik. Nekazaritza-sektorean ia establezimendu guztiak 10 langile baino gutxiagokoak dira, baina arrantza-sektorean banaketa handiagoa dago 10 langile baino gutxiagoko enpresen edo 10 eta gehiagokoen artean.

Interneterako sarbidea duten establezimenduei dagokienez, %76,1ek konexio finkoak dituzte, eta %97,1ek konexio mugikorrak. Lehenengoen artean, ADSL lineen erabilera nabarmentzen da, %45,4; ondoren Kablea (zuntz optikoa), % 27,2, eta Beste konexio finko batzuk, %8,1. Azken horien artean, irismen handiagoko haririk gabeko teknologien erabilera nabarmentzen da, hala nola Wimax konexioak, landa-inguruneetan sarbide hobea izateko, eta satelite bidez arrantza-sektorean.

Konexio mugikorren artean, sektore horretan telefono mugikorra erabiltzen dute %97,0k, eta banda zabaleko modema %53,5ek.

Azkenik, lehen sektoreko establezimenduen %92,1ek izapide edo zerbitzuren bat egin dute Administrazio Publikoarekin Internet bidez 2019an. Ehuneko hori %98,2koa da sektore horretako 10 langile eta gehiagoko establezimenduak bakarrik kontuan hartzen badira.

Ohar metodologikoa: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta –IGI– lehen sektorea hiru urtean behin egiten da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko lehen sektorearen %75 inguruk IKT ekipamenduak dituzte 2019an, sektoreen guztizkoaren azpitik oraindik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2019/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016991_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali