2019/11/27ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREAREN ESTATISTIKA-IKT. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

IKT sektoreak 22.387 pertsonari eman zien lana 2017an, aurreko urtean baino % 3,5 gehiagori, alegia

IKT sektoreko enpresen % 63,6 merkataritza elektronikoan aritu ziren; sektore guztiak aintzat hartuta % 25,1

2017an Euskal AEn gora egin zuten bai enpresa-kopuruak bai enplegu okupatuak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean (IKT): % 1,8 (47 enpresa gehiago) eta % 3,5 (765 okupatu gehiago), hurrenez hurren, EUSTATen datuen arabera. Zehazki, 2.648 enpresa eta 22.387 lanpostu zenbatu ziren sektorean, eta enpresaren batez besteko tamaina 8,5 pertsonakoa izan zen. Negozio-zifrak ere % 8,8 egin zuen gora, eta balio erantsiak % 4,3.

Datuak horiek izanik, IKT sektorean Euskal AEko ekonomiako okupatuen % 2,1 aritu ziren, eta sektorea balio erantsiaren guztizkoaren % 2,2 izan zen, 1.613,3 milioi eurokoa, alegia, eta negozio-zifra 3.878,5 milioikoa.

graf0016980_01_e.png

IKT sektorean, gainerakoetan baino I+G+b jarduera gehiago

IKT sektoreko enpresen % 5,9k egin zituzten barne I+G jarduerak, eta ehuneko horrek larregi gainditzen du sektoreen guztizkoa, % 1,0ekoa izan baitzen. Gainera, IKT sektorean biltzen dira, Euskal AEko enpresa guztien % 1,8 bakarrik izanik, I+G egiten dutenen % 11,1, eta, gainera, enpresa-sektoreko barne I+Gko gastu osoaren % 7,1 exekutatzen du (72,8 milioi euro). Horrek esan nahi du 2016an egindako gastu osoari dagokionez, bi hamarren egin duela gora garrantzian.

Sektorean 2017an 1.288 langile aritu ziren I+Gn “lanaldi osoaren balio beraz”, eta horietatik % 22,9 (295) emakumeak izan ziren. I+G jarduerak egiten dituen enpresa-sektoreko langileen % 9,8 IKT sektoreko enpresetan daude; ehuneko hori txikiagoa da (% 6,9) ekonomia osoarekin alderatzen badugu.

graf0016980_02_e.png

Berrikuntzari dagokionez, I+Gn bezala, alde nabarmenak ikusten dira sektoreen guztizkoaren eta IKT sektorearen artean. Horrela, 2017an IKT sektoreko establezimenduen % 35,0 izan ziren berritzaileak, eta sektoreen guztizkoa kontuan hartuta % 10,9. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 langile edo gehiago dituztenen kasuan % 53,8 izan ziren berritzaileak, eta sektoreen guztizkoa kontuan hartuta % 27,3.

Berrikuntza-jardueretan egindako gastuari dagokionez, IKT establezimenduek 148,8 milioi euro bideratu zituzten berrikuntza-jardueretara, sektoreen guztizkoren gastuaren % 5,6. Gastu horretatik 128,1 milioi 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduek gastatu zituzten, eta tamaina horretako enpresek guztira gastatutakoaren % 5,7 da.

graf0016980_03_e.png

IKT sektorean gainerako sektoreetan baino baliabide gehiago bideratu ziren proportzioan I+G+b jardueretara, halaxe adierazten dute berrikuntzako eta I+G jardueretako gastura bideratzen dituen zifrek negozio-zifrarekin alderatuta (barne-berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate-ratioak). Berrikuntzaren intentsitatea 2,8koa da sektorean, eta 1,6koa sektore ekonomikoen guztizkoan. Barne I+Gren kasuan, ratioa 1,5ekoa da IKT sektorean eta 0,8koa guztizkoan. Bi kasuetan intentsitateak behera egin du aurreko urtearekin alderatuta; lehenengo kasuan beheraldia portzentajezko 1,58 puntukoa da eta bigarren kasuan 0,32koa.

Merkataritza elektronikoa IKT sektorean zabalduago dago sektoreen guztizkoan baino

IKT teknologien erabilera oso zabalduta dago sektore honetako enpresetan, baina merkataritza elektronikoaren ezarpena, gainerako sektoreetakoa baino handiagoa bada ere, apalagoa da, batez ere salmenten aldetik. Bide horren bitartez erosketak egin zituzten establezimenduak % 63,2 izan ziren IKT sektorean, eta salmentak egin zituztenak, berriz, % 14,1; sektoreen guztizkoan, % 23,0 eta % 6,8 izanik, hurrenez hurren. Horrek esan nahi du merkataritza elektronikoa IKT establezimenduen % 63,6k erabiltzen dutela, ehuneko hori 2016an baino 4,9 puntu txikiagoa izanik, eta sektoreen guztizkoan, berriz, % 25,1ek erabiltzen du, eta ehunekoa aurreko urtean baino 0,9 da txikiagoa.

graf0016980_04_e.png

Bestalde, IKT sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua berriz ere. Esportazioak 320,0 milioi eurokoak izan ziren, guztizko zifra 24.109,9 milioikoa izanik; inportazioak 463,4 milioikoak izan ziren, guztizko zifra 18.707,9 milioikoa izanik. Hori % 1,3 eta % 2,5 da, hurrenez hurren.

Truke horietan produkturik ohikoenak, esportazioetan, honakoak dira: Osagai elektronikoak (% 39,2) eta Beste IKT produktu batzuk (% 35,1). Inportazioetan, berriz, beste hauek: Beste IKT produktu batzuk (% 36,7), Osagai elektronikoak (% 23,2) eta Telekomunikazio-ekipoak (% 21,5).

Euskal AEko IKT sektoreko enpresek Espainia osokoek baino neurri handiagoan dute webgunea eta banda zabala, baina gutxiago erabiltzen dute merkataritza elektronikoa

Azkenik, Euskal AEko IKT sektoreko eta Espainia osoko sektoreko 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak alderatzen badira, ikusten da bi kasuetan % 100ek dutela Internet konexioa. Webgunea edo banda zabala izateari dagokionez, ehunekoak zertxobait hobeak dira Euskal AEn Espainia osoan baino, % 98,9 eta % 96,8, hurrenez hurren, webgunearen kasuan eta % 100 eta % 97,4 banda zabalaren kasuan. Erosketa nahiz salmenta elektronikoen kasuan, aldiz, Espainia osoko datuak hobeak dira: erosketen kasuan % 60,2, Euskal AEn % 55,4 izanik; eta salmenten kasuan % 23,4 eta Euskal AEren kasuan % 17,3.

graf0016980_05_e.png

Ohar metodologikoa:

IKT sektorea osatzen dute jarduera nagusia informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapena, ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera intentsiboa duten manufaktura- eta zerbitzuetako sektoreek, eta jarduera horrek berrikuntza, aurrerapen teknologiko eta produktibitate tasa handiak izaten ditu eta jarduera ekonomikoan, beraz, inpaktu esanguratsua izaten du. Web Eustat. Fitxa metodologikoa: IKT Sektorea

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKT sektoreak 22.387 pertsonari eman zien lana 2017an, aurreko urtean baino % 3,5 gehiagori, alegia

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2019/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016980_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali