2020/02/07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). IV/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektoreko salmentak % 0,2 igo ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

2019ko balantzean, txikizkako merkataritza-sektoreak % 0,9ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektorearen salmentak % 0,2 igo ziren prezio konstanteetan 2019ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %0,4 jaitsi ziren urte arteko tasan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizeak ez du aldakuntzarik eduki (% 0,0), behin kenduta urtaroen eragina.

Sektoreka, elikadurak % 0,3 egin zuen gora 2019ko laugarren hiruhilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritzak % 0,9 egin zuen behera, eta automobilgintzarako erregaiaren salmentak % 7,8 egin zuen gora, hori dena 2018ko aldi berarekin alderatuta, eta prezioen eta egutegiaren eragina kendu ondoren.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 0,9 egin zuen behera, eta elikadura nagusi den ez-espezializatuak, berriz, % 0,9 egin zuen gora.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza % 3,2 igo zen, eta beste hiru sektoreek, berriz, aldaketa negatiboa izan zuten. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan % 0,1eko jaitsiera gertatu da, bestelako kontsumo-ondasunetan espezializatuan % 0,7ko jaitsiera izan da, eta pertsonaren ekipamenduan espezializatuan % 4,7koa izan da jaitsiera; prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak kenduta hori guztia.

Lurraldeka, salmenta-indizea horietarik bitan hazi da urte artean. Araban txikizkako merkataritza osoaren salmentak % 3,5 igo ziren termino errealetan eta Gipuzkoan, berriz, % 2,2. Aldiz, Bizkaian % 1,9ko murrizketa izan zen.

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektorean 2019ko laugarren hiruhilekoan okupatutako langileak % 0,9 jaitsi ziren aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2019ko hirugarren hiruhilekoaren aldean % 0,3koa izan da jaitsiera.

graf0017134_01_e.png

2019ko urteko balantzea

Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek % 0,9ko gehikuntza erreal metatua eduki dute aurreko urtearen aldean. Gasolindegiak alde batera utziz gero, txikizkako gainerako merkataritzaren salmentak % 0,7 igo dira. Sektoreka, elikadurak % 1,5 egin zuen gora, eta gainerako produktuen merkataritzak ez zuen aldaketarik izan (% 0,0) urte osoan.

Lurraldeka, urte osoan eta prezio konstanteetan, jokamolderik onena Arabak eduki du, % 2,0ko gehikuntzarekin; ondoren, Gipuzkoak, % 1,8ko igoerarekin; azkenik, Bizkaiak % 0,1eko murrizketa eduki du.

2019an, txikizkako merkataritza-sektoreko enpleguaren igoera % 0,1ekoa izan da Euskal AEn, aurreko urteko batezbestekoarekin alderatuta.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektoreko salmentak % 0,2 igo ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017134_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali