2020/06/11ko prentsa-oharra

NORBERAREN ONGIZATE INKESTA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleek bizitzarekin duten gogobetetasun globala 7,4 puntukoa izan da 2019an, osasun-egoerak eragin handia izan du

Ez da alde adierazgarririk antzeman emakumeen eta gizonen artean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko biztanleek, 2019an, bizitzarekin, oro har, duten gogobetetasunari 7,4 puntuko balorazioa eman diote, zero eta hamar arteko eskala batean. Puntuazio horrek hobera egin du 2014tik aurrera, urte horretan 7,1 puntukoa baitzen.

Puntuaziorik handiena (8,0) oso osasun ona dutela adierazten dutenen artean eman da, eta puntuaziorik txikiena (5,2) osasun txarra edo oso txarra dutela uste dutenen artean.

Adierazle horretan puntuazioak behera egiten du zenbat eta osasun txarragoa izan, baina baita adinak gora egin ahala, 7,8 puntu lortu dira 16 eta 24 urte arteko gazteen artean eta 7,3 puntu 65 urte edo gehiagoko pertsonen artean.

Ez da alde nabarmenik hauteman emakumeen eta gizonen artean, eta, heziketa-mailari dagokionez, emaitzarik onenak lortzen dira goi-mailako ikasketak dituztenen artean (7,6) eta puntuaziorik txarrenak bildu dira ikasketarik ez dutenen artean (6,5).

Jarduerarekin duten loturari erreparatuta, langabeen kolektiboak ematen du puntuaziorik txikiena (6,7).

graf0017388_01_e.png

Egoera ekonomikoari dagokionez, egoera ekonomiko onean daudela uste duten pertsonek azaldu dute haien bizitzarekiko gogobetetasun handiagoa (7,7), eta egoera ekonomiko txarrean daudela uste dutenen artean bildu da puntuaziorik txikiena (6,6).

Familia-harremanen intentsitateak ere eragina du adierazle honetan; haien bizitzarekin gogobetetasun handiagoa dute (7,4) familia-harreman estuak dituztela diotenek, eta familia-harremanik ez dutenen artean 6,8 puntukoa da.

graf0017388_02_e.png

Bizitzaren balioak lortzen du notarik handiena: 7,8

Norberaren bizitzaren balorazioa, hau da, gure bizitzak zenbateraino merezi duen neurtzekoa, 7,8 puntukoa da, batez beste; 2014an baino hiru hamarren gehiago soilik. Biztanleen % 64,2rentzat “handia” da, biztanleen % 2,5entzat, aldiz, "txikia” da.

Puntuaziorik handiena (8,2) oso osasun ona dutela adierazten dutenen artean jaso da eta puntuaziorik txikiena (5,9) osasun txarra edo oso txarra dutela uste dutenen artean.

Nota zertxobait hobea lortu da emakumeen artean (7,9) gizonen artean baino (7,7). Bizi diren lurraldeari erreparatuta, berriz, ez da alde adierazgarririk antzeman.

Jarduerarekin duten loturari dagokionez, landunen artean lortzen da baloraziorik handiena (7,9), eta txikiagoa da langabeen (7,3) eta ez-aktiboen (7,7) artean.

Heziketa-mailari dagokionez, emaitzarik onenak lortzen dira goi-mailako ikasketak dituztenen artean (8,0) eta puntuaziorik txarrenak ikasketarik ez dutenen artean (6,9).

Harreman pertsonalak dira ondoen baloratutako bigarren alderdia (7,5)

Harreman pertsonalen balorazioak behera egiten du adinak gora egin ahala. Aurreko adierazleak bezalaxe, notarik handiena lortzen da (7,7) oso osasun ona duela diotenen artean eta txikiena (6,9) osasun txarra edo oso txarra dutela uste dutenen artean.

Langabeek (7,4) landunek edo ez-aktiboek (7,6 bi kasuetan) baino harreman pertsonal txarragoak dituzte, eta ez da alde handirik hautematen emakumeen eta gizonen artean, ezta bizi diren lurraldearen arabera ere.

Jaiotze-lekuari dagokionez, baloraziorik txikiena lortzen da atzerrian jaiotako pertsonen kolektiboan (7,3).

Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasuna handia da ia kolektibo guztietan

Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasuna neurtzen duen adierazlerako ere (7,3ko batez bestekoa), emaitzarik onenak lortzen dira osasun oso ona duten pertsonen artean, eta puntuazioak behera egiten du osasun-mailak behera egin ahala; hartara, notarik txarrena lortzen da osasun txarra edo oso txarra dutela uste dutenen artean (6,6).

Heziketa-mailari dagokionez, emaitzarik onenak lortzen dira ikasketa profesionalak dituztenen artean (7,4) eta puntuaziorik txarrenak ikasketarik ez dutenen artean (6,8).

Bestalde, ia ez dago alderik bizi diren lurraldeari erreparatuta, eta gizonek (7,4) emakumeek baino (7,2) gogobetetasun handiagoa dute etxebizitzarekin eta ingurunearekin.

Gogo-aldartea da 2014. urtearen aldean okerrera egin duen adierazle bakarra

Gogo-aldartea adierazlearen batez bestekoa 6,3 puntukoa da herritarren osotasunerako, 2014an baino bi hamarren txikiagoa; baliorik txikiena izan da osasun txarra edo oso txarra dutenen artean (5,0), eta handiena (7,0) osasun oso ona dutela diotenen artean (6,8).

Adierazle horrek hobera egiten du zenbat eta egoera ekonomiko hobea izan, eta batez bestekoaren gainetik dago egoera ekonomiko ona dutela uste dutenen artean (6,4).

Lurraldeari erreparatuta, Bizkaian bizi direnek (6,2) Araban eta Gipuzkoan bizi direnek baino gogo-aldarte apalagoa dute —6,3ko eta 6,4ko batezbestekoak dituzte, hurrenez hurren—.Jaiotze-lekuari dagokionez, beste autonomia-erkidego batzuetan jaiotakoek (6,2) edo atzerrian jaiotakoek (6,3) dute gogo-aldarterik baxuena.

Adierazleak nota hobea du gizonen artean (6,5) emakumeen artean baino (6,2), eta, adinen arabera, 50 eta 64 urte arteko pertsonek dute gogo-aldarterik baxuena, 6,2ko balorazioarekin.

Adineko pertsonek dute aisialdiarekiko gogobetetasunik handiena

Aisialdiarekiko gogobetetasunak batez beste 6,7 puntu lortu ditu. 65 urte eta gehiagoko pertsonek eman diote baloraziorik handiena (7,5) eta 35 eta 49 urte artekoek txikiena (6,0). Pertsona ez-aktiboen kolektiboak ere nota ona eman dio (7,3), landunek ez bezala (6,1).

Gizonek (6,7) emakumeek (6,6) baino gogobetetasun handiagoa erakutsi dute, eta beste autonomia-erkidego batzuetan jaiotakoek (7,1) Euskal AEn edo atzerrian jaiotakoek baino gogobetetasun handiagoa erakutsi dute —horien balorazioa batez bestekoaren azpitik dago—.

Egoera ekonomikoari dagokionez, egoera ekonomiko onean daudela uste duten pertsonak daude haien aisialdiarekin gogobeteago (6,9), eta egoera ekonomiko txarrean daudela uste dutenen artean ematen da puntuaziorik txikiena (6,1).

Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasuna 2014an baino 0,5 puntu handiagoa da

Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasuna adierazlearen puntuazioak (6,9) gora egiten du, hautemandako osasunak ere gora egin ahala; osasun txarra edo oso txarra dutenen artean 5,6koa da eta oso ona dutela diotenen artean 7,4koa.

Gogobetetasun handiagoa dute Gipuzkoan bizi direnek (7,0), Araban edo Bizkaian bizi direnek baino (6,9 eta 6,8, hurrenez hurren) eta Gipuzkoan jaio direnek (7,1), Araban jaio direnek (7,0), Bizkaian jaio direnek (6,9) eta, batez ere, atzerrian jaio direnek (6,4) baino.

Adinari dagokionez, hauteman da gogobetetasun handiena 16 eta 24 urte artekoek dutela (7,3), eta ez da gizonen eta emakumeen artean alderik hauteman.

Adierazle honen baliorik txikiena, langabeen artean jaso da (4,9), landunen artean 7,1ekoa denean.

Pertsonekiko konfiantzan eragin handia du hautematen den osasunak

Pertsonekiko konfiantza adierazleak (6,5) oso osasun ona dutela uste dutenen artean lortu du puntuaziorik handiena (6,9) eta osasun txarra edo oso txarra dutela uste dutenen artean jaso du puntuaziorik txikiena (5,3).

Pertsonekiko konfiantza “handia” da biztanleen % 32,2rentzat, eta “txikia” da biztanleen % 10,9rentzat.

Emakumeek (6,6) gizonek (6,4) baino konfiantza handiagoa dute, eta Gipuzkoan bizi direnek (6,6) Araban edo Bizkaian bizi direnek (6,5) baino konfiantza handiagoa dute.

Botere publikoekiko konfiantzak lortu du emaitzarik txarrena (4,5), nahiz eta 2014arekiko gehien hobetu den adierazlea den (1,2 puntu)

Biztanleen % 5,4k soilik dute konfiantza “handia” botere publikoetan, eta biztanleen % 45,1ek konfiantza “txikia” dute, adierazle bakarra dena nahikoaren azpitiko batezbesteko batekin.

Botere publikoek biztanle talde bakar batean gainditzen dute, atzerrian jaiotakoen taldean hain zuzen ere, horien artean lortu baitu puntuaziorik onena (5,4).

Emakumeen artean (4,6) gizonen artean (4,5) baino zertxobait handiagoa da konfiantza, eta, adinari dagokionez, 16 eta 24 urte arteko pertsonek dute konfiantzarik handiena sistema politikoan, judizialean eta polizian (4,9); 25 eta 34 urte artekoen artean, berriz, puntuazioa 4,4koa da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleek bizitzarekin duten gogobetetasun globala 7,4 puntukoa izan da 2019an, osasun-egoerak eragin handia izan du

Eragiketa : 
Norberaren ongizate-inkesta
Eragiketa kodea : 
010904
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2020/06/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017388_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali