2020/08/03ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). II/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako merkataritzaren sektoreko salmentek % 15,5eko beherakada izan dute Euskal AEn 2020ko bigarren hiruhilekoan

Elikagaien salmentek % 5,3ko igoera izan dute, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 31,0ko beherakada

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmentek % 15,5eko beherakada izan dute 2020ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, egutegi-efektuak atera ondoren eta prezio konstanteetan, Eustatek landutako datuen arabera. Sektoreko salmentek, erregai-zerbitzuguneak barnean hartu gabe eta termino beretan, % 13,7ko beherakada izan dute.

2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-efektuak kenduta, 2020ko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizeak % 12,1eko beherakada izan du prezio konstanteetan.

Sektoreak kontuan hartuta, 2019ko aldi berarekin alderatuta eta prezioen eta egutegiaren efektua kendu ondoren, elikagaien salmentek % 5,3ko igoera izan dute; gainerako produktuen txikizkako merkataritzak, berriz, % 31,0ko beherakada izan du, eta automoziorako erregaiaren salmentak % 34,1ekoa.

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar) % 6,6ko beherakada izan du, eta elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatuta egon gabe ere produktu horiek nagusi diren txikizkako merkataritzak, berriz, % 11,3ko igoera (supermerkatuak eta hipermerkatuak nagusiki).

graf0017519_01_e.png

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, prezio konstanteetan eta egutegi-efektuak zuzendu ondoren, salmenten beherakada orokorra izan da, 2019ko hiruhileko berarekin alderatuta. Adibidez, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzak (jantziak, oinetakoak, farmazia-produktuak eta abar) % 32,4ko beherakada izan du, eta etxeko ekipamenduan espezializatutakoak (etxetresna elektrikoak, altzariak, telekomunikazio-ekipamenduak eta abar), berriz, % 27,6koa. Beste kontsumo-ondasun batzuetan (liburuak, papergintza-gaiak, jostailuak, kirol-gaiak eta abar) espezializatutako txikizkako merkataritzak, bestalde, % 32,6ko beherakada izan du, eta gainerako produktuetan espezializatuta egon gabe ere produktu horiek nagusi diren txikizkako merkataritzak (txikizkako beste merkataritza bat, espezializatu gabeko establezimenduetan eta posta edo Internet bidezkoa), berriz, % 32,7ko beherakada izan du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

Lurraldeak kontuan hartuta, salmenten indizeak urtetik urterako % 10,0ko beherakada izan du Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, beherakadak handiagoak izan dira (% 14,1 eta % 20,1, hurrenez hurren).

2020ko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidego osoko txikizkako merkataritzaren sektorean diharduten langileen kopuruak % 2,1eko beherakada izan du aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, beherakada % 2,0ra iritsi da.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako langileen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente (ABEEE) bati lotutako pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan langileei buruz jasotzen duen definizioari jarraikiz.

COVID-19AREN KRISIAK AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATEETAKO INDIZEAN DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA

Ekainaren 21ean, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan deklaratutako alarma-egoera amaitu zen. Bertan hartutako ezohiko neurriek zuzeneko eragina izan dute txikizkako merkataritzaren indizean parte hartzen duten establezimenduen jardueran.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, zirkunstantziak gorabehera egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, bigarren hiruhilekoko indizea laginaren % 89,12ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa uztailean bildu da).

Egutegi-efektuen zuzenketan eta serieen urtarokotasuna kentzean erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaietan izan duen eragina jasotzen dute, Europar Batasunako Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis gida metodologikoan bildutako gomendioei jarraikiz.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako merkataritzaren sektoreko salmentek % 15,5eko beherakada izan dute Euskal AEn 2020ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/08/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017519_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali