2020/10/30eko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ikastetxe publikoetako ikasleko irakaskuntza-gastua % 9,8 igo da 2015 eta 2018 artean

Ikasle bakoitzeko irakaskuntza-gastuak gora egin du hezkuntza-maila guztietan

Eustaten datuen arabera, ikasleko irakaskuntza-gastua zentro publikoetan 5.979 eurokoa izan da 2018an, hau da, % 9,8 2015. urtearekin alderatuta. Irakaskuntzako gastuaren guztizko zenbatekoa 1.828 milioikoa da, % 7,1eko hazkundearekin. Gastu horri jarduera eta zerbitzu osagarrienak eta kapitalarenak gehitzen bazaizkio, guztizko gastua 2.061 milioi eurokoa da.

Ikastetxe publikoetako gastuaren zatirik handiena, % 95, jarduera arruntak ordaintzeko erabiltzen da, eta gainerako % 5a, berriz, inbertsioetarako. Ehuneko horiek mantendu egin dira 2015arekin alderatuta. Bestalde, gastu arrunta, 1.957 milioi euro, % 93 zuzenean irakaskuntzarako erabiltzen da. Kapitulu garrantzitsuena, epigrafe horren % 89, langile-gastuena da, % 0,2 jarduera osagarrietara joaten da, eta % 6,3 jangelako eta eskola-garraioko zerbitzu osagarrietara, batez ere.

graf0017702_01_e.png

Emandako irakaskuntza-motaren arabera, unibertsitate aurreko mailak ematen dituzten ikastetxeek guztizko gastuaren % 74 hartu zuten, unibertsitateak % 21 eta arte-irakaskuntzen zentroek gainerako % 5a. Ez da ia alderik ikusten 2018 eta aurreko urteen artean.

Ikastetxe publikoetako eskola-unitate bakoitzeko irakaskuntza-gastuak 92.565 € dira Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan, berriz, 92.846 €. Irakaskuntza ertainetan 135.584 € euro dira DBHn, 200.434 € Batxilergoan eta 189.230 € eta 169.408 € Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren.

Ikasleko irakaskuntza-gastua 5.962 € euro dira Haur Hezkuntzan, eta 5.685 € Lehen Hezkuntzan. Irakaskuntza ertainei dagokienez, 7.770 € dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 8.339 € Batxilergoan eta 10.445 € eta 8.586 € erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren. Arte-irakaskuntzetan (Hizkuntzak, Musika, Dantza eta Arteak eta Lanbideak), gastu horiek 1.529 € dira ikasle bakoitzeko. Azkenik, Unibertsitate Irakaskuntzan ikasle bakoitzeko gastua 8.426 € dira.

graf0017702_02_e.png

Unitate bakoitzeko irakaskuntza-gastuak % 5,5 hazi ziren 2018an, 2015. urtearekin alderatuta; ikasle bakoitzeko % 9,8 hazi ziren, baina egia da azken horrek unibertsitate-ikasketen maila hartzen duela barne, eta unitate bakoitzeko gastua, aldiz, unibertsitate aurreko mailetarako baino ez dela kalkulatzen.

Maila guztietan handitu da ikasleko irakaskuntza-gastua. Hazkunderik handiena goi-mailako Lanbide-heziketan izan da (% 17,9), gero Arte-irakaskuntzetan (% 15,8), Unibertsitate-irakaskuntzan (% 11,0) eta Haur-hezkuntzan (% 10,4), guztiak batezbestekoaren gainetik (% 9,8).

Ikastetxe publikoen diru-sarrera osoa 2.085 milioi eurokoa izan zen 2018an: sarrera arrunta, % 95, eta kapital-sarrera, % 5. Sarrera arruntaren osagai nagusiak diru-laguntza publikoak dira, guztizkoaren % 92,4 izan baitziren. Iturri pribatuek % 6,8ko ekarpena egin zuten, batez ere irakaskuntzako kuoten bidez (% 2,8) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien bidez (% 3,8).

graf0017702_03_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ikastetxe publikoetako ikasleko irakaskuntza-gastua % 9,8 igo da 2015 eta 2018 artean

Eragiketa : 
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042911
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2021
Eguneratze data : 
2020/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017702_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali