2020/11/06ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). III/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 2,1 gehitu dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan

2020ko lehen hiru hiruhilekoen balantzean, merkataritza-jarduera % 5,7 atzeratu da

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 2,1 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak atera ondoren eta prezio konstanteetan. Gasolindegiak kontuan hartu gabe, termino berbeteran, sektoreko salmentak % 2,6 igo dira.

2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, 2020ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizea % 19,8 igo da prezio konstanteetan, eta 2020ko bigarren hiruhilekoko % 11,5eko atzerakada gainditu du.

Sektoreka, elikagaien salmentak eta gainerako produktuak % 2,9 eta % 2,4 igo dira, hurrenez hurren; automobilgintzarako erregaiaren salmentak, berriz, % 4,4 egin du behera, 2019ko aldi berarekin alderatuta, eta prezioen eta egutegiaren eragina kendurik.

2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, elikagaien salmentak % 2,5 jaitsi dira; gainerako produktuetan eta automobilgintzarako erregaian, berriz, salmentak % 48 eta % 47,9 igo dira, hurrenez hurren.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritza (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 0,8 murriztu da; elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatua (supermerkatuak eta hipermerkatuak, batez ere), berriz, % 4,8 hazi da.

graf0017710_01_e.png

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, prezio konstanteetan eta egutegiaren eragina zuzenduta, 2020ko hirugarren hiruhilekoko salmenten bilakaera askotarikoa izan da 2019ko hiruhileko berarekin alderatuta. Hala, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak) % 10,1 igo da, eta kontsumoko beste ondasun batzuetan espezializatutako txikizkako merkataritza (adibidez, liburuak, papergintzako artikuluak, jostailuak eta kirol-artikuluak) % 1,9 igo da. Aitzitik, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritza (jantziak, oinetakoak eta farmazia-produktuak, adibidez) % 0,5 jaitsi da, eta gainerako produktuetan nagusi den ez-espezializatua % 5,4 murriztu da.

Lurraldeka, 2020ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du hiru lurraldeetan: Araban % 4,3, Bizkaian % 2,3 eta Gipuzkoan % 0,8. Bigarren hiruhilekoaren aldean % 16,0, % 16,6 eta % 27,1 igo dira, hurrenez hurren.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lanean ari direnen kopurua % 2,2 jaitsi da 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,1 jaitsi da.

2020KO LEHEN HIRU HIRUHILEKOEN BALANTZE METATUA

Txikizkako merkataritza-jarduera % 5,7 murriztu da 2020ko lehenengo hiru hiruhilekoen balantzean Euskal AEn. Portaera desberdina izan da: Elikadurako salmentak % 5,7 igo dira, Gainerako produktuetako salmentak % 12,7 jaitsi dira, eta Automobilgintzarako erregaikoak % 15,4 jaitsi dira.

Lurraldeka, Araban jaitsi dira salmentak gutxien (-% 2,2), gero Bizkaian (-% 5,6) eta, ondoren, Gipuzkoan (-% 7,4).

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Horiei esker, hirugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 90,7ko estaldurarekin kalkulatu da –laginaren informazioa urrian zehar jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 2,1 gehitu dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/11/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017710_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali