2021/02/05eko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). IV/2020
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak % 4,9 jaitsi dira 2020 osoan
2020ko laugarren hiruhilekoan salmentak % 1,7 jaitsi dira 2019ko hiruhileko beraren aldean
Eustatek landutako datuen arabera, txikizkako merkataritzako salmenten 2020ko balantzeak % 4,9ko jaitsiera metatu du aurreko urtearekin alderatuta, lan-egutegiko termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan. Gasolindegiak alde batera utzita, urteko salmenta metatuak % 4,0 jaitsi dira.
2020ko metatuan, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek markatua, elikadurak % 3,0 egin du gora eta, aldiz, gainerako produktuen merkataritzak % 10,2 egin du behera. Bestalde, ibilgailuetarako erregaiaren salmenta % 15,5 murriztu da.
Elikadurako txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatua % 5,2 murriztu da 2020an, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatua % 7,1 igo da 2019. urtearekin alderatuta.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, intentsitate desberdineko jaitsierak izan dira 2020ko metatuan. Etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza % 2,7 murriztu da, eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutakoa % 9,2; halaber, pertsonaren ekipamenduetan espezializatutakoa eta gainerako produktuetan nagusi den ez-espezializatua % 13,9 eta % 15,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Ibilgailuetarako erregaiaren salmenta, berriz, % 15,5 murriztu da 2020. urte osoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzenduta.
Lurraldeen arabera, eta prezio konstanteetan, 2020an salmenten beherakada ez da homogeneoa izan. Gipuzkoan jaitsiera % 6,6koa izan da, eta Bizkaian % 4,9koa; Araban, berriz, urteko jaitsiera metatua % 1,2koa izan da.
Azkenik, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak % 2,3 egin du behera 2020an, aurreko urteko batezbestekoaren aldean.
2020ko laugarren hiruhilekoa
2020ko laugarren hiruhilekoko datuak soil-soilik azterturik, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 1,7 jaitsi dira, prezio konstanteetan, 2020ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Sektoreko salmentak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 0,6 murriztu dira urte arteko terminoetan.
Aurreko hiruhilekoarekin alderaturik (2020ko laugarren hiruhilekoa 2020ko hirugarrenaren aldean), salmenten indizeak % 0,7ko hiruhileko arteko aldakuntza negatiboa izan du, hori ere prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, elikaduraren sektorean bakarrik igo dira salmentak urte arteko terminoetan, 2019ko laugarren hiruhilekoan baino % 2,8 gehiago, prezioen eta egutegiaren eragina behin erauzirik. Gainerako produktuen txikizkako merkataritza eta ibilgailuetarako erregaiaren salmenta, aldiz, % 3,6 eta % 15,3 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 5,3 egin du behera urteko azken hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuak, berriz, % 6,9 egin du gora.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza % 11,1 igo da, eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutakoa % 3,6; aldiz, pertsonaren ekipamenduetan espezializatuaren eta gainerako produktuetan nagusi den ez-espezializatuaren portaerak negatiboak izan dira, % 14,7ko eta % 11,1eko jaitsierekin, hurrenez hurren.
Lurraldeka, urteko azken hiruhilekoan txikizkako merkataritzako salmenten bilakaera ez da homogeneoa izan urte arteko terminoetan. Horrela, Araban salmentak % 1,5 igo dira termino errealetan eta egutegiaren eraginak zuzenduta, baina Gipuzkoan eta Bizkaian % 2,7 eta % 2,0 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua % 3,6 jaitsi da 2020ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin konparaturik, eta urtaro-eraginak kenduta, jaitsiera % 0,7koa izan da.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 93,8ko estaldurarekin kalkulatu da –laginaren informazioa urtarrilean zehar jaso da–.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62