2021/05/07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). I/2021

Ohar hau berrikusi da elikagaietan espezializatutako establezimenduen seriearen deflazio-prozesuan izandako akats baten ondorioz

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektoreko salmentak % 0,4 jaitsi dira 2021eko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentek ez dute aldakuntzarik izan (% 0,0)

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 0,4 murriztu dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak atera ondoren eta prezio konstanteetan. Gasolindegiak kontuan hartu gabe, sektoreko salmentak 2020ko lehen hiruhilekoko maila berean mantendu dira (% 0,0ko urte arteko aldakuntza).

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-eraginak kenduta, 2021eko lehen hiruhilekoko salmenta-indizea ez da aldatu (% 0,0ko hiruhileko arteko aldakuntza).

Sektoreka, 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta prezioen eta egutegiaren eraginak kendurik, Automobilgintzarako erregaiaren salmentak % 5,3 jaitsi dira 2021eko lehen hiruhilekoan, eta Elikagaien salmentak % 1,4. Gainerako produktuen salmentak, aldiz, % 1,4 igo dira. Kontuan izan behar da ezen 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela COVID19aren pandemiari aurre egiteko eta horrek aldaketa handia ekarri zuela txikizkako merkataritzaren sektorearen jardueran.

2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan eta prezio konstanteetan, Elikagaien salmentak % 0,6 jaitsi dira; Automobilgintzarako erregaian eta Gainerako produktuetan, berriz, salmentak % 1,4 eta % 0,7 igo dira, hurrenez hurren.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritza (hala nola fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 1,6 murriztu da 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta; halaber, Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatua (batez ere supermerkatu eta hipermerkatuak) % 1,3 jaitsi da.

graf0018528_01_e.png

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren, 2021eko lehen hiruhilekoko salmenten bilakaera askotarikoa izan da 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta. Hala, Etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazioetako ekipoak) % 16,5 igo da, eta Kontsumoko beste ondasun batzuetan espezializatutako txikizkako merkataritza (adibidez, liburuak, papergintzako artikuluak, jostailuak eta kirol-artikuluak) % 6,0 igo da. Aitzitik, Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritza (jantziak, oinetakoak eta farmaziako produktuak, adibidez) % 9,0 jaitsi da, eta Gainerako produktuak nagusi dituen espezializatu gabeko merkataritzak % 2,6 egin du behera.

Lurraldeka, 2021eko lehen hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko % 4,0ko igoera izan du Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 1,2 eta % 1,3 jaitsi da, hurrenez hurren. Hil arteko bilakaera antzekoa izan da, baina intentsitate txikiagokoa: Araban % 1,2 igo dira salmentak, Bizkaian % 0,3 jaitsi dira, eta Gipuzkoan % 0,1 beheratu dira.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duen pertsona-kopurua % 4,4 jaitsi da 2021eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,3 jaitsi da.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 93,3ko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori apirilean jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektoreko salmentak % 0,4 jaitsi dira 2021eko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018528_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali