2021/07/28ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREAREN ESTATISTIKA-IKT. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoa eta I+G+b jarduerak nabarmentzen dira Euskal AEko IKTen sektorean 2019an

IKTen sektoreko enpresen % 76,8k merkataritza elektronikoa egin zuten, eta, sektore guztiak aintzat hartuta, % 27,1ek

2019an, Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreko enpresak nabarmendu egiten dira oro har enpresen aldean merkataritza elektronikoaren erabileran eta I+G+b jardueren inguruan, Eustaten datuen arabera.

Gainera, sektore horrek datu positiboak izan ditu, berriz ere; 2018aren aldean areagotu egin da bai enpresa-kopurua (% 0,6) bai enplegu okupatua (% 1,9). 2010etik –eskuragarri dagoen serie historikoaren lehen urtea–, IKTen sektoreko enpresa-kopurua % 29,5 areagotu da, eta lanpostu-kopurua, % 17,4.

Zehazki, 2.708 enpresa eta 23.975 lanpostu kontabilizatu ziren sektore horretan 2019an –balio maximoak 2010etik–; enpresaren tamaina, batez beste, 8,9 pertsonakoa zen.

Era berean, negozio-zifra % 3,6 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, eta balio erantsia, % 8,8.

2019an, IKTen sektorea lanpostuen % 2,2 izan zen eta Euskadiko ekonomiako enpresen % 1,8. Modu berean, balio erantsi osoaren % 2,3 izan zen, 1.821 milioi, eta negozio-zifra 4.269,5 milioi eurokoa izan zen.

graf0018940_01_e.png

IKTen sektoreko enpresek sektore guztiek baino I+G+b jarduera gehiago egiten dituzte

IKTen sektoreko enpresen % 6,6k barneko I+G jarduerak egiten dituzte; ehuneko horrek aise gainditzen du sektore guztietarako erregistratu zena (% 1,0). Gainera, IKTen sektoreak (Euskadiko AEko enpresa guztien % 1,8 baino ez du hartzen) I+G egiten dutenen % 12,8 hartzen ditu, eta, 76,0 milioi eurorekin, enpresa-sektoreko barneko I+Gko gastu osoaren % 6,7 gauzatzen du.

2019an, sektore horretan I+Gn “lanaldi osoaren balio baliokideaz diharduten 1.252 enplegatu” zebilen; haietatik, % 24,4 (305) emakumeak izan ziren. I+G jardueran dabiltzan enpresen sektoreko langileen artean, % 9,0 IKT sektoreko enpresetan daude; alegia, % 6,4, baldin eta erkaketa I+Gko langile guztiei dagokienez egiten badugu.

graf0018940_02_e.png

Berrikuntza dela eta, I+Grekin gertatzen den bezala, alde esanguratsuak antzematen dira sektore guztien eta IKTen sektorearen artean. Hala, 2019an, IKT sektoreko establezimenduen % 32,8 berritzaileak izan ziren, eta, sektore guztiak aintzat hartuta, % 18,2 izan ziren berritzaileak. Enpresaren tamaina kontuan hartzen bada, “10 enplegatuko edo gehiagoko”etan, % 59,9ra iritsi ziren, lehen kasuan, eta, sektore guztiak aintzat hartuta, % 30,8ra.

Berrikuntzako jardueretan egin zuten gastua dela eta, IKT establezimenduek 223,2 milioi euro bideratu zituzten, sektore guztien gastuaren % 7,7. Gastu horretatik, 181,5 milioi “10 enplegatuko edo gehiagoko” establezimenduei dagozkie; alegia, tamaina horretako enpresek gastatutako kopuru osoaren % 7,4.

graf0018940_03_e.png

IKTen sektoreak, halaber, sektore guztiek baino baliabide-proportzio handiagoa bideratu zuen I+G+b jarduerara, eta hala erakusten dute berrikuntzarako eta barneko I+Grako gastura bideratzen dituen zifrek, negozio-zifrei dagokienez (intentsitate-ratioak berrikuntzan eta barneko I+G jardueran). Zehazki, berrikuntzako intentsitatea 3,9koa da sektorean, eta 1,6koa sektore ekonomikoen guztizkoan. Barneko I+Gren kasuan, ratioa 1,9koa da IKTen sektorean, eta 0,8koa, guztiak aintzat hartuta.

Merkataritza elektronikoa orokortuago dago IKTen sektorean sektore guztiak aintzat hartuta baino

IKT teknologien erabilera oso zabalduta dago sektore horretako enpresen artean; Interneten eta webgunearen eskuragarritasuna ia % 100era iritsi da; sektore guztien kasuan % 90 baino pixka bat gehiago.

Hala ere, merkataritza elektronikoaren finkapena ez da hain handia izan, gainerako sektoreetan baino garatuago badago ere, batik bat salmentei dagokienez. IKTen sektorean baliabide horren bidez erosi zuten establezimenduak % 75,7 izan ziren, eta salmentak egin zituztenak, % 15,5, eta, sektore guztiak aintzat hartuta, % 24,7 eta % 7,0, hurrenez hurren.

Ondorioz, 2019an, merkataritza elektronikoa IKT establezimenduen % 76,8an dugu, eta, sektore guztiak aintzat hartuta, % 27,1an dugu; alegia, ehuneko 8 puntu handiagoa lehen kasuan eta 0,8 puntu handiagoa baino ez bigarren kasuan, aurreko urtearen aldean.

graf0018940_04_e.png

Bestalde, IKTen sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eraginaren mailak ez dira oso esanguratsuak: esportazioak 396,7 milioi eurokoak izan ziren, guztizkoa 25.485,8 milioikoa izan zela, eta inportazioak, 575,3 milioikoak, inportazioak, guztira, 20.158,7 milioikoak izan zirela; alegia, % 1,6 eta % 2,9, hurrenez hurren.

Truke horietan ohikoenak izan diren produktuen artean honako hauek nabarmentzen dira: esportazioetan, Beste IKT produktu batzuk (% 36,1) eta Osagai elektronikoak (% 35,2); inportazioetan, Osagai elektronikoak (% 36,5), Beste IKT produktu batzuk (% 28,7) eta Telekomunikazioetako ekipoak (% 21,0).

Ohar metodologikoa:

IKTen sektorea informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenarekin, ekoizpenarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotura duen jarduera nagusia duten manufaktura-industriek eta zerbitzu-industriek eratzen dute; haren bereizgarria da berrikuntzako, bilakaera teknologikoko eta produktibitateko tasa altuak dituela eta, beraz, jarduera ekonomikoan inpaktu handia duela. Eustat-en web-orria. Fitxa metodologikoa: IKT sektorea

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoa eta I+G+b jarduerak nabarmentzen dira Euskal AEko IKTen sektorean 2019an

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2021/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018940_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali