2021/08/03ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) II/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektoreko salmentak % 16,1 handitu dira 2021eko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

2021eko lehen seihilekoko txikizkako salmenten balantzea % 7,4ko hazkundearekin itxi da

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreak % 16,1 handitu ditu salmentak 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak kenduta eta prezio konstanteetan, Eustatek osatutako datuen arabera. Sektoreko salmentak ere, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 14,5 handitu dira 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Bilakaera horiek kontuan hartuz, urteko lehen sei hilabeteetako salmenta metatua % 7,4 handitu da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaroen ondorioak baztertuta, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizea % 0,5 jaitsi da.

Sektoreen arabera, 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, prezioen eta egutegiaren ondorioak kenduta, gainerako produktuen salmentak % 42,2 igo dira 2021eko bigarren hiruhilekoan, eta automobilgintzarako erregaienak, berriz, % 37,6. Elikadurako salmentei dagokienez, joera kontrakoa izan da, % 5,7 jaitsi baita. Kontuan izan behar da 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela COVID19aren pandemiari aurre egiteko, eta horrek txikizkako merkataritzaren sektorearen jardueran aldaketa handia eragin zituela.

2021eko lehen hiruhilekoari dagokionez, urtaroak kontuan hartu gabeko terminoetan eta prezio konstanteetan, Elikaduraren salmentak % 1,9 jaitsi dira. Neurri txikiagoan, automobilgintzarako erregaien eta gainerako produktuen salmentek ere behera egin dute, % 0,7 eta % 0,2, hurrenez hurren.

graf0018983_01_e.png

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren, janarietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzak (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 2,3 egin du gora 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aldiz, janariak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatua (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak) % 9,1 murriztu da.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenten bilakaera positiboa izan da kasu guztietan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hala, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipamenduak) % 60,9 hazi da, eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako txikizkako merkataritza (liburuak, papergintzako artikuluak, jostailuak eta kirol-gaiak, adibidez) % 40,2 igo da. Era berean, produktu ez-espezializatuen salmentek eta pertsona-ekipamenduan espezializatutakoek % 33,9ko eta % 30,8ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren.

Lurralde historikoen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du lurralde guztietan: Gipuzkoan % 19,3, Bizkaian % 14,8 eta Araban % 13,5. Aitzitik, hilen arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban eta Gipuzkoan % 0.9 jaitsi da eta Bizkaian % 0,1.

Euskal AEn txikizkako merkataritza-sektorean 2021eko bigarren hiruhilekoan okupatutako langileen kopuruak % 1,0 egin du gora, aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,6 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Koiunturazko indize ekonomiko honetan eta beste batzuetan aintzat hartutako enplegatuen artean, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente (ABEEE) bati atxikitako pertsonak barne hartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegi-efektuen zuzenketan eta serieak urtarokotasunetik ateratzeko erabilitako ereduek barne hartzen dute aztertutako aldagaietan COVID-19aren eragina, Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis metodologia-oharrean Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) egindako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Eurei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 94,7ko estaldurarekin kalkulatu da —laginaren informazioa uztailean jaso da—.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektoreko salmentak % 16,1 handitu dira 2021eko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/08/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018983_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali