HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn jaiotako...

2021/12/10eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA - Izen ohikoenak. 2018-2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn jaiotako neskatoetan, izenik ohikoenak, azken hiru urteotan, Ane, Laia eta June izan dira, eta, mutiletan, Markel, Jon eta Julen

Anek jarraitzen du, 1996tik, neskatoen izenik gogokoena izaten

1996. urtetik, Ane da gurasoen lehentasunen zerrendako lehen postuan dagoen neskatoen izena, Eustatek 2018aren eta 2020aren artean Euskal AEn izan diren jaiotzen inguruan emandako informazioaren arabera. Bigarren eta hirugarren postuetan, Laia eta June daude, eta, ondoren, Nahia, Irati eta Izaro.

Mutilentzako izen gogokoena Markel da eta, ondoren, Jon eta Julen. Izen horien ondoren, Ibai, Aimar eta Martin/Martín dira erabilienak.

2018-2020 aldirako 25 izen nagusien taldean, nesken izenen artean, bi sartu dira, Elaia eta Mara, eta beste bi irten dira zerrendatik, Iraia eta Alba, 2016-2018 aldiarekin alderatuta. Mutikoen izenak direla eta, zerrendan Mateo eta Ekain sartu dira, eta Beñat eta Alain irten.

Erregistro Zibilak bi izen bakun edo konposatu bat onartzen ditu, gehienez. Ehun izen ohikoenen zerrendan, ez dago izen konposaturik, nahiz eta, beste garai batean, halako izenak jartzeko ohitura oso handia zegoen.

Euskarazko izenak nagusitzen dira, baita amak atzerritarrak diren kasuetan ere

Izen ohikoenak euskarazkoak izaten dira, eta izen horietako batzuk zenbait grafiatan jartzen dira: Ane-Anne, June-Yune-Iune, Leire-Leyre, Jon-Ion edo Aritz-Haritz, besteak beste. Horiek guztiak izen desberdin gisa tratatzen dira.

Ama atzerritarrak dituzten mutiko eta neskatoen izen ohikoenak (aldi horretan jaiotzen % 27) aurrekoez bestelakoak dira. Aldi horretan, mutikoen izen ohikoenak honako hauek dira, zehaztutako hurrenkerari jarraikiz: Mohamed, arabieraz; ondoren, Adam, hebreeraz; gero, Amir; ondoren, Mateo, eta, azkenik, Julen.

Neskatoen kasuan, Sofia edo Sofía da izenik ohikoena, jatorriz grekoa, eta, ondoren, Sara, jatorriz hebreeraz. Hirugarren ohikoena Alaia da, euskarazko izena (arabieraz ere badu esanahia). Laugarren ohikoena Amira da, arabieraz jatorriz. Bosgarren postuan Nahia dago, euskarazkoa.

Amen izenik ohikoenak Leire, Nerea eta María dira, eta aitenak, Mikel, Aitor eta David

2018-2020 aldian izan ziren 46.247 jaiotza guztietatik, 2018tik 2020ra bitartean ama izan ziren emakumeen artean honako hauek izan ziren 10 izen ohikoenak: Leire, Nerea, María, Amaia, Ainhoa, Laura, Naiara, Ainara, Cristina eta Estibaliz. Emakumeen belaunaldi horietan –gehienak 1977aren eta 1992aren artean jaio ziren–, hamar izen ohikoenetako bost euskaraz ziren, baina, oraindik, gaztelaniazkoak eta María izena zeukaten konposatuak oso ohikoak ziren.

Urte horietan aita izan zirenen izenak direla eta, gehien errepikatu ziren 10 izenak honako hauek izan ziren: Mikel, Aitor, David, Jon, Iker, Javier, Asier, Iñigo, Gorka eta Xabier. Kasu horretan, nagusiki 1975aren eta 1989aren artean jaio ziren; aldi horretan, izen bakunak eta euskarazkoak ziren nagusi.

graf0019268_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn jaiotako neskatoetan, izenik ohikoenak, azken hiru urteotan, Ane, Laia eta June izan dira, eta, mutiletan, Markel, Jon eta Julen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019268_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali