2022/02/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) IV/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak % 3,6 igo dira 2021 osoan

2021eko laugarren hiruhilekoan, salmentak ere % 3,3 igo ziren, 2020ko hiruhileko beraren aldean

Eustaten datuen arabera, 2021eko balantzean txikizkako merkataritzaren salmentak % 3,6 gehitu dira aurreko urtearen aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio konstanteetan. Hornitegiak alde batera utzita, urteko salmenta metatuak % 3,3 hazi dira termino berberetan.

2021eko metatuan, elikadurak % 3,2 egin du behera, eta gainerako produktuen merkataritzak, berriz, portaera positiboa izan du, % 9,8 hazi baita aurreko urte osoarekin alderatuta. Automobilgintzarako erregaiaren salmentak, bestalde, % 8,2ko hazkundea izan du.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, 2021ean merkataritza espezializatua % 0,8 igo da 2020. urtearen aldean, eta elikadura nagusi duen merkataritza ez-espezializatua % 4,9 jaitsi da.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2021eko metatuan portaera positiboa izan da gehienbat. Izan ere, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzaren salmentak % 19,4 igo dira, pertsonen ekipamenduetan espezializatutako merkataritzarenak % 7,3 eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako merkataritzarenak % 5,8. Gainerako produktuetan nagusi den merkataritza ez-espezializatuaren sektorean, aldiz, salmentak % 0,1 jaitsi dira 2021 osoan, aurreko urtearen aldean.

Lurralde historikoka eta prezio konstanteetan, salmentek gora egin dute 2021ean lurralde guztietan, baina intentsitate desberdinarekin. Hala, Gipuzkoa izan da gehien igo den lurraldea, % 5,4ko hazkundearekin; ondoren Bizkaia, % 3,3ko hazkundearekin, eta, azkenik, Araba, % 1,1eko hazkundearekin.

Azkenik, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak % 0,9 egin du gora 2021ean, aurreko urteko batez bestekoaren aldean.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2021/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE3,31,13,6
Araba/Álava-4,7-0,91,1
Bizkaia3,20,93,3
Gipuzkoa7,32,35,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,70,2-3,2
Elikagaien saltoki espezializatuak6,00,40,8
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-5,11,6-4,9
Gainerako produktuak8,04,09,8
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak17,12,17,3
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak11,13,319,4
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak1,22,35,8
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-8,31,0-0,1
Automoziorako erregaia3,40,88,2
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe3,32,23,3
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE2,9-0,10,9

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2022ko Otsailaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

2021eko laugarren hiruhilekoko datuak soilik aztertuta, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 3,3 gehitu dira prezio konstanteetan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean, dagozkion egutegi-ondorioak atera ondoren. Sektoreko salmentak ere, hornitegiak kontuan hartu gabe, % 3,3 igo dira urtetik urtera.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten indizeak hiruhilekotik hiruhilekorako 1,1eko aldakuntza positiboa izan du, prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak kenduta.

Sektoreka, elikagaien salmentak % 1,7 jaitsi dira 2021eko laugarren hiruhilekoan, eta gainerako produktuen txikizkako merkataritzaren salmentak eta automobilgintzarako erregaiaren salmentak % 8,0 eta % 3,4 igo dira, hurrenez hurren.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 6,0 gora egin du urteko azken hiruhilekoan, eta elikadura nagusi duen ez-espezializatua, berriz, % 5,1 jaitsi da.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzak urtetik urterako portaera positiboa izan du sektore gehienetan. Pertsonen ekipamenduetan espezializatutako merkataritzan, salmentak % 17,1 igo dira, etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzan % 11,1 eta kontsumo-ondasunetan espezializatutako merkataritzan % 1,2. Gainerako produktuetan nagusi den merkataritza ez-espezializatuari dagokionez, salmentek % 8,3 egin dute atzera.

Lurralde historikoei dagokienez, txikizkako merkataritzako salmenten bilakaera desberdina izan da urtetik urtera. Salmentak % 7,3 igo dira Gipuzkoan eta % 3,2 Bizkaian. Araban, ordea, 2021eko laugarren hiruhilekoan salmentak 2020ko laugarren hiruhilekoan ikusitakoak baino % 4,7 txikiagoak izan dira.

Azkenik, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2021eko laugarren hiruhilekoan, landunen kopurua % 2,9 gehitu da, aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, berriz, % 0,1 jaitsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan aintzat hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bati (ABEEE) atxikitako pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegi-efektuak zuzentzeko eta serieak desestazionalizatzeko erabilitako ereduek jaso egiten dute COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat-ek) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 95,4ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak % 3,6 igo dira 2021 osoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/02/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019455_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali