2022/05/09ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). I/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektorearen salmentak % 4,9 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 1,2koa izan da

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 4,9 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak atera ondoren eta prezio finkoetan. Sektoreko salmentak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 5,4 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak kenduta, 2022ko lehen hiruhilekoko salmenta-indizea % 1,2 igo da.

Sektoreka, 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean, Gainerako produktuen prezio finkoetako salmentak, elikadura kenduta, % 11,5 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan. Aldiz, termino berberetan, Elikagaien salmentak % 0,7 jaitsi dira, eta Automoziorako erregaiarenak % 1,8.

2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan eta prezio finkoetan, Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentak % 0,2 eta % 1,8 igo dira, hurrenez hurren. Automoziorako erregaiaren salmentek, aldiz, % 1,4 egin dute atzera.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2022/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE4,91,24,9
Araba/Álava-0,71,2-0,7
Bizkaia3,90,93,9
Gipuzkoa9,51,89,5
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-0,70,2-0,7
Elikagaien saltoki espezializatuak3,3-0,13,3
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-2,50,7-2,5
Gainerako produktuak11,51,811,5
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak11,70,611,7
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak27,77,127,7
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak-4,5-1,7-4,5
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-8,3-1,3-8,3
Automoziorako erregaia-1,8-1,4-1,8
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe5,41,15,4
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE3,80,43,8

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2022ko Maiatzaren 9a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritza (hala nola fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 3,3 hazi da 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Aitzitik, Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatua (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak) % 2,5 murriztu da.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2022ko lehen hiruhilekoko salmenten bilakaera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ez da homogeneoa izan. Hala, Etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak) % 27,7 igo da, eta Pertsonen ekipamenduetan espezializatutako txikizkako merkataritza % 11,7. Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan eta Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuan sartutako produktuen salmentak, aldiz, % 8,3 eta % 4,5 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Lurraldeka, 2022ko lehen hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko % 9,5eko igoera izan du Gipuzkoan eta % 3,9koa Bizkaian; Araban, aldiz, salmentak % 0,7 jaitsi dira urte arteko terminoetan. Hiruhileko arteko terminoetan, salmenten bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan: % 1,8 Gipuzkoan, % 1,2 Araban eta % 0,9 Bizkaian.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 3,8 gehitu da 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,4koa izan da.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 97,13ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektorearen salmentak % 4,9 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/05/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019840_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali