2022/08/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2022/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektorearen salmentak % 4,2 igo dira 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 0,8koa izan da

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoan, % 4,2 igo dira Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentak, egutegiaren ondorioak atera ondoren eta prezio konstanteetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Sektoreko salmentak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 4,8 igo dira 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak kenduta, 2022ko bigarren hiruhilekoko salmenta-indizea % 0,8 igo da.

Sektoreka, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 8,3 igo dira Gainerako produktuetan, elikagaiak kenduta, 2022ko bigarren hiruhilekoan. Era berean, neurri txikiagoan bada ere, Elikagaien salmentek % 0,9ko emaitza positiboak izan dituzte. Automoziorako erregaiaren sektorean, berriz, salmentak % 1,7 jaitsi dira.

2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan eta prezio konstanteetan, Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentak % 0,2 eta % 0,9 igo dira, hurrenez hurren. Automoziorako erregaiaren salmentak, aldiz, % 0,1 jaitsi dira.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2022/II

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE4,20,84,6
Araba/Álava1,80,60,5
Bizkaia4,51,04,2
Gipuzkoa5,00,77,3
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak0,90,20,0
Elikagaien saltoki espezializatuak3,1-0,33,0
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-0,1-1,2-1,3
Gainerako produktuak8,30,99,9
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak20,33,916,4
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak6,1-2,616,1
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak-0,80,6-2,7
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-4,60,6-6,5
Automoziorako erregaia-1,7-0,1-1,7
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe4,80,65,1
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE0,9-0,12,3

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2022ko Abuztuaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritza (hala nola fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 3,1 igo da 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Aitzitik, Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren espezializatu gabeko txikizkako merkataritza (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak) % 0,1 murriztu da.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2022ko bigarren hiruhilekoko salmenten bilakaera ez da homogeneoa izan aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hala, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako txikizkako merkataritza (besteak beste, arropa, oinetakoak, kosmetikako edo higieneko produktuak) % 20,3 igo da, eta Etxeko ekipamenduetan espezializatutakoa (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipamenduak) % 6,1. Aitzitik, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuan (kirol-artikuluak, jokoak edo jostailuak) eta Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (korrespondentzia edo Internet) sartutako produktuen salmentak % 0,8 eta % 4,6 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Lurraldeen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoko salmenten indizeak urte arteko % 5,0ko igoera izan du Gipuzkoan, % 4,5ekoa Bizkaian eta % 1,8koa Araban. Hiruhileko arteko terminoetan, halaber, salmenten bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan: Bizkaian % 1,0 hazi da, Gipuzkoan % 0,7 eta Araban % 0,6.

Euskal AE osoan, 2022ko bigarren hiruhilekoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua % 0,9 igo da, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,1 jaitsi da.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics  eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, bigarren hiruhilekoko indizea laginaren % 94,6ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektorearen salmentak % 4,2 igo dira 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/08/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020067_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali