2022/11/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2022/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentek % 0,9 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmentei egonkor eutsi zaie

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 0,9 handitu ditu salmentak, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegi-eraginak atera ondoren eta prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera. 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean salmentek izan duten igoera, gasolina-zerbitzuguneak kontuan izan gabe, % 1,1ekoa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, 2022ko hirugarren hiruhilekoko salmenten indizeari egonkor eutsi zaio; hiruhilekoen arteko aldakuntza % 0,0koa izan da.

Sektoreen arabera, 2021eko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, Gainerako produktuetan (elikadura gabe) prezio finkoetako salmentek % 1,9 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Elikagaien salmentak ere gora egin du urte artean, baina neurri txikiagoan, % 0,3koa izan baita igoera. Bestalde, Automobilgintzarako erregaiaren sektorean, salmentek % 1,9 egin dute behera.

2022ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, urtaro-eraginik gabe eta prezio finkoetan, Elikagaien salmentek % 0,7 egin dute gora. Bestalde, Gainerako produktuen eta Automobilgintzarako erregaien sektoreetan, salmentek % 2,8 egin dute behera, bi kasuetan.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2022/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE0,90,03,7
Araba/Álava-2,7-1,6-0,3
Bizkaia0,50,13,3
Gipuzkoa2,90,66,1
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak0,30,70,1
Elikagaien saltoki espezializatuak-3,2-1,00,6
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak2,00,6-0,1
Gainerako produktuak1,9-2,87,1
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak1,4-1,611,0
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak5,61,712,2
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak1,30,5-1,7
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-6,0-1,3-6,3
Automoziorako erregaia-1,9-2,83,0
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe1,1-1,23,7
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE0,40,71,6

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2022ko Azaroaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaien sektoreko txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzaren salmentek (besteak beste, fruta-dendak, harategiak, arrandegiak…) behera egin dute, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 3,2. Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatuan (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak), berriz, % 2,0 handitu dira salmentak.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2022ko hirugarren hiruhilekoko salmenten bilakaera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ez da homogeneoa izan. Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (besteak beste, etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak), salmentek % 5,6 egin dute gora; Pertsonen ekipamenduetan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak), % 1,4, eta, azkenik, Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuan (besteak beste, kirol-produktuak, jolasak edo jostailuak) salmenten igoera % 1,3koa izan da. Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako merkataritza ez-espezializatua sektorean (korrespondentzia edo Internet), salmentek % 6,0 egin dute behera. 

Lurralde historikoen arabera, 2022ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak urte arteko % 2,9ko igoera izan du Gipuzkoan eta % 0,5ekoa Bizkaian; Araban, aldiz, salmentak % 2,7 jaitsi dira. Hiruhilekoen arteko terminoetan, salmenten bilakaera positiboa izan da, era berean, Gipuzkoan eta Bizkaian, % 0,6ko eta % 0,1eko igoerak izan baitituzte, hurrenez hurren. Hala ere, Arabako salmentek % 1,6 egin dute behera, urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AE osoan, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua % 0,4 igo da. 2022. urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, %0,7 igo da.

2022ko lehen hiru hiruhilekoetako balantzea

Txikizkako sektorearen salmentek, 2022ko lehen hiru hiruhilekoetako metatuan, % 3,7 egin dute gora, hiru azpisektoreen ekarpen positiboekin: Elikagaiak (% 0,1), Gainerako produktuak (% 7,1) eta Automobilgintzarako erregaia (% 3,0).

Lurraldeka, Gipuzkoak % 6,1 egin du gora eta Bizkaiak, % 3,3. Arabak, berriz, % 0,3 egin du behera.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 94,9ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentek % 0,9 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020259_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali