2022/10/31ko prentsa-oharra
OSASUNAREN KONTUA. 2021
Euskal AEn osasunean biztanleko 3.650 euro gastatu dira 2021ean, 2020an baino % 8,5 gehiago
Osasunean egiten den gastu arrunta BPGren gainean % 10,2koa izan da 2021ean, eta ehuneko 1,4 puntu areagotu da 2018tik
Euskal AEn osasunean egiten den gastu arrunta 7.994 milioi eurokoa izan da 2021ean, eta, biztanleko, 3.650 eurokoa izan da, Eustaten datuen arabera. Datu horiek eta beste batzuk Osasun Kontuen Sisteman argitaratutako ELGAren metodologiaren arabera kalkulatzen dira (System of Health Accounts-SHA 2011). Gastuaren bolumen hori urtean sortutako BPGren % 10,2 izan da.
Osasuneko gastuak osasunerako zerbitzu eta ondasunen azken kontsumoa neurtzen du; alegia, edozein agente finantzatzailek eginiko gastu arrunta. Gastu horren finantzaketak administrazio publiko guztiak, derrigorrezko osasun-aseguruak, borondatezko osasun-aseguruak eta etxeen zuzeneko ordainketa barne hartzen ditu.
2018tik, balio absolutuko gastu arrunt osoa % 5,9ko urteko batez besteko tasa metatzailera arte hazi da; zehazki, 2019an % 5,0 hazi zen, 2020an % 4,6 eta 2021ean % 8,2. BPGren ehunekoan, 2018ko % 8,8tik 2021eko % 10,2ra igaro da.
Aldi berean, biztanleko gastua 3.650 eurokoa izan da; alegia, 2020an baino % 8,5 gehiago.
Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datu eta adierazle nagusiak. 2018-2021
| | 2018 | 2019 | 2020 | 2021(p) | Aldakuntza-tasa ( %) |
| | | | | | 2021(p)/2020 | 2021 (p)/2018 urteko batez besteko metatua |
| GASTU ARRUNTA GUZTIRA (mila eurotan) | 6.728.636 | 7.065.026 | 7.389.796 | 7.993.583 | 8,2 | 5,9 |
| Herri AdmInistrazioak/ Derrigorrezko aseguruak | 4.611.115 | 4.868.220 | 5.179.651 | 5.572.770 | 7,6 | 6,5 |
| Borandetezko sistemak/Etxekoen ordainketa zuzena | 2.117.521 | 2.196.806 | 2.210.145 | 2.420.813 | 9,5 | 4,6 |
| | | | | | | |
| Biztanleko gastua (euro) | 3.081 | 3.220 | 3.364 | 3.650 | 8,5 | 5,8 |
| Gastu arrunta/BPG (%) | 8,8 | 8,9 | 10,3 | 10,2 | -0,04 (*) | 1,4 (*) |
| HHAAen osasun-gastua/HHAAen guztizko gastua ( %) | 16,2 | 16,2 | 16,0 | : | : | : |
(p)behin-behinekoa
(*)aldea portzentajezko puntutan
Data 2022ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Osasunaren Kontua
Finantzaketa mota kontuan hartuta, 2021ean gastu arrunta 7.994 milioi eurokoa izan da, eta, haietatik, 5.573 milioi euro izan dira Administrazio publikoenak eta Derrigorrezko ordainketako aseguruenak, eta 2.421 milioi euro Borondatezko ordainketako osasun-aseguruenak eta Etxeen zuzeneko ordainketarenak. Bigarren talde horren finantzaketa izan da gehien hazi dena, % 9,5, eta, administrazio publikoen kasuan, % 7,6. 2020an, COVID-19ak inpaktu handiena izan zuen urtean, administrazio publikoen ekarpena ekarpen pribatuaren gainetik hazi zen; azken hori % 0,6 baino ez zen hazi, nagusiki Etxeen zuzeneko ordainketan murrizketa bat egon zelako, eta administrazio publikoen hazkundea, berriz, % 6,4koa izan zen.
Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datuen analisi xehatuago batek erakusten du funtzioen araberako gastuaren banaketan, gehien hazi dena Osasun-asistentzia sendagarria dela (% 10,6) eta hura dela pisu handiena duena, 2021ean gastu arruntaren % 57,3ra iritsi baita. Garrantzian bigarren funtzioa Produktu medikoena da (farmazia-produktuak, material sanitarioa eta terapeutikoa), gastu arruntaren % 16,3rekin, eta 2021ean gehikuntza neurritsuagoarekin (% 4,2). Hirugarrenik, egonaldi luzeko osasun-asistentziaren gastua (mendekotasuna duten pertsonei osasun-arreta ematera bideratutako gastua barne) gastu arruntaren % 15,0 izan da eta, nahiz eta 2021ean % 3,1 hazi den, haren pisua murriztu egin da; izan ere, 2018an % 16,5ekoa izatetik 2021ean % 15,0ekoa izatera igaro da, 2020an hazkunde txikiena izan zuen funtzioetako bat izan baitzen.
Euskal AEko osasun gastua funtzioen arabera (milaka euro). 2018-2021
| | 2018 | 2019 | 2020 | 2021(p) | osasun-gastu osoaren % | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | | | 2018 | 2021(p) | 2020/2019 | 2021(p)/2020 |
| FUNTZIOA | | | | | | | | |
| -HC.1 Sendatzeko osasun-laguntza | 3.721.741 | 3.977.123 | 4.137.931 | 4.576.863 | 55,3 | 57,3 | 4,0 | 10,6 |
| HC.2 Birgaitzeko osasun-laguntza | 130.326 | 136.631 | 135.836 | 150.237 | 1,9 | 1,9 | -0,6 | 10,6 |
| -HC.3 Iraupen luzeko osasun-asistentzia | 1.109.299 | 1.146.354 | 1.160.132 | 1.196.510 | 16,5 | 15,0 | 1,2 | 3,1 |
| -HC.4 Osasun-zerbitzu osagarriak | 328.452 | 342.407 | 390.283 | 430.798 | 4,9 | 5,4 | 14,0 | 10,4 |
| -HC.5 Produktu medikoak (funtzion-ei esleituta izan barik) | 1.148.567 | 1.166.527 | 1.253.000 | 1.305.007 | 17,1 | 16,3 | 7,4 | 4,2 |
| -HC.6 Aurrea hartzeko zerbitzuak | 93.809 | 94.011 | 97.972 | 96.941 | 1,4 | 1,2 | 4,2 | -1,1 |
| -HC.7 Gobernantza eta osasun-sistemaren eta osasun-finantzaketaren administrazioa | 196.442 | 201.973 | 214.642 | 237.227 | 2,9 | 3,0 | 6,3 | 10,5 |
| OSASUNEKO GASTUA, GUZTIRA | 6.728.636 | 7.065.026 | 7.389.796 | 7.993.583 | 100,0 | 100,0 | 4,6 | 8,2 |
(p)behin-behinekoa
Data 2022ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Osasunaren Kontua
2020an, COVID-19a hasi zen urtean, gehien hazi ziren funtzioak Osasun-zerbitzu osagarriak (analisi klinikoen gastua barne) izan ziren, % 14,0 hazkundea izan baitzuten, bai eta Produktu medikoak ere, % 7,4 hazi baitziren. Gastua murriztu zuen funtzio bakarra Errehabilitazioko osasun-asistentzia izan zen, % 0,6 egin baitzuen behera.
Hornitzaileen araberako gastu-egitura aurreko aldietakoaren antzekoa da; gastuaren zatirik handiena (% 41,6) ospitaleetan egin da, eta hazkunde handia izan du bai 2021ean (% 8,8) bai 2020an (% 7,6). Bigarren postuan, osasun-laguntza anbulatorioaren hornitzaileak daude, gastuaren % 22,7 kudeatu baitute, eta % 12,4 egin du gora, 2020arekin alderatuta; hazkunde esanguratsu hori gertatu da 2020an COVID-19ak eragindako egoeragatik % 1,5eko beherakadaren ondorioz. Hirugarrenik, Txikizkariak eta produktu medikoen hornitzaileak daude, gastu arruntaren % 16,3 izan baitira eta % 4,2ko hazkundea izan baitute 2021ean. Egonaldi luzeko egoitza-establezimenduen gastua gastu arruntaren % 10,3koa izan da. Gainerako gastua (% 9,1a) dagokie zerbitzu osagarrien hornitzaileei (osasun-garraioa, laborategiak), prebentzio-zerbitzuen hornitzaileei, osasun-sistemaren administrazioari eta ekonomiaren gainerako arloei; azkenak barnean hartzen ditu familia-etxeak etxeko osasun-arretaren hornitzaile gisa.
Nazioarteko konparazioari dagokionez, ELGAk argitaratu dituen azken datuak, herrialde guztiei dagozkienak, 2020koak dira. Konparaziorako adierazle nagusiak honako hauek dira: gastua BPGren ehunekoan eta biztanleko osasuneko gastua EAPn ($). 2020an, Euskal AE ELGAko batezbestekoaren gainetik dago bi adierazleetan.
Euskal AEko osasun-gastu arrunta BPGren % 10,3 izan zen, ELGAren batezbestekoa (% 9,7) baino 0,6 puntu altuagoa. Hobea da per capita osasun-gastua EAPn ($), 4.929 izan baitzen Euskal AEn, ELGAko batezbestekoaren gainetik, eta, besteak beste, Finlandiaren gainetik (4.566). Beste aldean, urrun, besteak beste, Suitza (7.179), Alemania (6.936) eta Norvegia (6.536) herrialdeetatik, den-denak taularen goiko muturrean baitaude. Adierazle hori ELGAren batezbestekotik gora dago 2003tik.
Gastuaren adierazleak herrialdearen arabera. 2020
| | BPGren gaineko Herri administrazioen gastua | Osasun gastu arruntaren gaineko Herri administrazioien gastua | Administrazio publikoen gastua % Administrazio publikoen gastua guztira (1) | BPGren gaineko Osasun gastu arrunta | Gastu arrunta biztanleko (PPC, US$) | Biztanleko BPG (EAP,US $) |
| OCDE 38 | : | 76,3 | 15,4 | 9,7 | 4.272 | : |
| Alemania | 10,9 | 85,1 | 20,1 | 12,8 | 6.939 | 54.845 |
| Austria | 8,8 | 76,5 | 16,2 | 11,5 | 5.883 | 55.686 |
| Belgika | 8,5 | 78,7 | 15,7 | 10,8 | 5.274 | 53.096 |
| Kanada | 9,7 | 75,0 | 18,6 | 12,9 | 5.828 | 46.572 |
| Danimarka | 8,9 | 84,9 | 16,8 | 10,5 | 5.694 | 60.230 |
| Espainia | 7,8 | 73,3 | 15,3 | 10,7 | 3.718 | 37.755 |
| Estatu Batuak | 15,9 | 84,8 | 22,3 | 18,8 | 11.859 | 63.028 |
| Finlandia | 7,5 | 79,1 | 13,8 | 9,5 | 4.566 | 50.937 |
| Frantzia | 10,3 | 84,7 | 15,4 | 12,2 | 5.468 | 46.858 |
| Irlanda | 5,6 | 78,8 | 20,3 | 7,1 | 5.373 | 93.356 |
| Islandia | 7,9 | 83,3 | 16,3 | 9,5 | 4.620 | 53.617 |
| Italia | 7,3 | 76,1 | 13,2 | 9,6 | 3.747 | 41.995 |
| Norvegia | 9,8 | 86,0 | 17,5 | 11,3 | 6.536 | 62.645 |
| Erresuma Batua | 9,9 | 82,8 | 19,7 | 12,0 | 5.019 | 46.527 |
| Suedia | 9,9 | 85,9 | 18,8 | 11,5 | 5.757 | 55.065 |
| Suitza | 8,2 | 69,7 | 11,1 | 11,8 | 7.179 | 71.732 |
| Euskal AE | 7,2 | 70,1 | 16,0 | 10,3 | 4.929 | 47.912 |
EAP: Eros Ahalmenaren Parekotasuna
(1)Health at a Glance 2021, Eskuragarri dauden azken datuak 2019koak dira
Data 2022ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat, Osasunaren Kontua eta OCDE Health Statistics 2022
Administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea, hau da, osasunean egindako gastua Euskal AEko administrazio publikoen guztizko gastuarekin alderatuta, % 16,0koa izan zen 2020an. Adierazle horrekiko nazioarteko konparazioa egin ahal izateko azken datuak 2019koak dira; urte horretan ELGAren batezbestekoa % 15,4 izan zen, Euskal AEn izan zen % 16,0aren azpitik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62