2023/02/08ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2022/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Txikizkako sektorearen salmentek % 0,3ko igoera izan dute 2022ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn, gasolina-zerbitzugunerik gabe % 1,2ko beherakada izan badute ere

Urte osoan, salmentek % 2,9ko igoera izan dute

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentek % 0,3ko igoera izan dute 2022ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak atera ondoren eta prezio konstanteetan.

Salmenten guztizkoak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 1,2ko beherakada izan du 2022ko azken hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, bidezko urtaro-ondorioak kenduta, 2022ko laugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak % 0,1eko beherakada izan du.

Sektoreka, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Elikagaietan prezio konstanteetan egindako salmentek % 1,6ko beherakada izan dute urtetik urtera. Gainerako produktuen kasuan, salmentek % 0,8ko beherakada izan dute 2022ko laugarren hiruhilekoan, 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Automoziorako erregaiaren sektorean, berriz, salmentak aurreko urteko azken hiruhilekoan baino % 22,4 handiagoak izan dira.

2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-ondoriorik gabe eta prezio konstanteetan, Automoziorako erregaiaren eta Gainerako produktuen salmentek % 5,3ko eta % 0,9ko igoera izan dute, hurrenez hurren. Elikagaietan egindako salmentek, berriz, % 1,4ko beherakada izan dute hiruhilekotik hiruhilekora.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2022/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE0,3-0,12,9
Araba/Álava0,60,9-0,1
Bizkaia2,80,83,2
Gipuzkoa-3,6-1,83,7
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,6-1,4-0,4
Elikagaien saltoki espezializatuak-6,2-1,6-1,3
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak0,60,30,1
Gainerako produktuak-0,80,95,2
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak6,52,010,1
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak-3,7-2,58,2
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak-10,3-3,9-4,3
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-2,01,4-5,2
Automoziorako erregaia22,45,37,1
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe-1,2-0,22,6
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,80,31,7

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2023ko Otsailaren 8a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikagaiei lotutako txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar) egindako salmentek % 6,2ko beherakada izan dute 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aitzitik, Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren espezializatu gabeko txikizkako merkataritzan, salmentek % 0,6ko igoera izan dute.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2022ko laugarren hiruhilekoko salmentek aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta izan duten bilakaera ez da homogeneoa izan. Beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako sektorean (kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak, besteak beste), salmenten beherakada % 10,3ra iritsi da, Etxeko ekipamenduetan espezializatutakoan (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipamenduak) % 3,7ra, eta Gainerako produktuak nagusi diren espezializatu gabekoan (korrespondentzia edo Internet), berriz, % 2,0ra. Pertsonen ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (arropa, oinetakoak eta kosmetikako edo higieneko produktuak), aldiz, % 6,5eko igoera izan da urtetik urtera.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2022ko laugarren hiruhilekoko salmenten indizeak % 2,8ko igoera izan du urtetik urtera Bizkaian, eta % 0,6koa Araban. Gipuzkoak, berriz, kontrako joera agertu du, eta salmentak aurreko urteko hiruhileko berean erregistratutakoak baino % 3,6 txikiagoak izan dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten bilakaera positiboa izan da Araban eta Bizkaian, eta % 0,9ko eta % 0,8ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren. Gipuzkoako salmentek, aldiz, % 1,8ko beherakada izan dute urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AE osoan, 2022ko laugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean aritu diren langileen kopuruak % 1,8ko igoera izan du aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, enpleguak % 0,3ko igoera izan du.

2022. urteko balantzea

2022ko lau hiruhilekoetan metatutakoa kontuan hartuta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 2,9ko igoera izan dute. Ildo horretan, Automoziorako erregaia eta Gainerako produktuak azpisektoreek ekarpen positiboak egin dituzte (% 7,1eko eta % 5,2ko igoera, hurrenez hurren). Elikagaien sektorean, berriz, 2022. urte osoan metatutako salmentak 2021ekoak baino % 0,4 txikiagoak izan dira.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2022. urtean txikizkako merkataritzaren salmentek % 3,7ko igoera izan dute Gipuzkoan, eta % 3,2koa Bizkaian. Araban, berriz, % 0,1eko beherakada izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 94,1eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Txikizkako sektorearen salmentek % 0,3ko igoera izan dute 2022ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn, gasolina-zerbitzugunerik gabe % 1,2ko beherakada izan badute ere

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/02/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020615_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali