2023/06/07ko prentsa-oharra
NORBERAREN ONGIZATE INKESTA. 2022
Euskal AEko biztanleriak bere bizitzarekin duen gogobetetasuna ia ez da aldatu azken 5 urteotan, eta 7,5 puntu jaso ditu, 2022an
Aisialdia, Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasuna eta Botere publikoekiko konfiantza dira 2017aren aldean gora egin duten adierazleak
Zerotik hamarrerako eskalan, bizitzarekiko gogobetetasunari 7,5eko nota eman diote Euskal AEko biztanleek, Eustaten datuen arabera, 2022an. Puntuazioa hamarren bat baxuagoa da 2017an baino; orduan, 7,6 puntu lortu zituen.
Norberaren ongizate-inkestan informazio zehatza ematen da Euskal AEn familia-etxebizitzetan bizi diren 16 urteko eta gehiagoko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, eta eginiko galderek bizi-kalitateari buruzko alderdiak neurtzen dituzte, batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak.
Puntuaziorik onena (8,1) gizartearen goiko klasekoa edo erdikoa-goikoa dela dioten pertsonen artean ikusten da, eta baxuena (5,5) osasun txarra dutela uste dutenen artean.
Adierazle horrek balorazio baxuagoak eskaintzen ditu osasunaren pertzepzioak edo gizarte-klaseak behera egin ahala. Balorazioek, berriz, gora egiten dute, ikasketak amaituta dituztenen artean.
Familia-motei dagokienez, puntuaziorik onenak honako hauek eman dituzte: bikoteek, bai seme-alabak dituztenek (7,6), bai bizikide diren seme-alabak ez dituztenek (7,7), pertsona bakarreko familiek edo haurren batekin bizi diren aita edo ama bakarrek (7,1).
Gizonak pozago ageri dira (7,5) emakumeak baino (7,4), eta, lurralde-mailan, ia ez da alderik antzematen (7,5 lurralde guztietan).
Gauza bera gertatzen da jaioterriarekin; 7,5 puntu kasu guztietan.
Jarduera kontuan hartzen badugu, landunen kolektiboak puntuaziorik altuenetako bat du (7,6), langabeen aldean (6,7), datu baxuena baitute azken horiek.
Euskal AEko norberaren ongizatearen adierazleen batez besteko balorazioa, lurralde historikoaren arabera. 2017-2022
| | Euskal AE | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | 2017 | 2022 | 2017 | 2022 | 2017 | 2022 | 2017 | 2022 |
| Bizitza-asetasuna | 7,6 | 7,5 | 7,5 | 7,5 | 7,5 | 7,5 | 7,7 | 7,5 |
| Bizitzaren balioa | 8,0 | 7,7 | 8,0 | 7,8 | 7,9 | 7,7 | 8,0 | 7,7 |
| Aisialdiarekiko asetasuna | 6,7 | 6,9 | 6,6 | 6,8 | 6,7 | 6,8 | 6,9 | 6,9 |
| Etxebizitza- eta ingurumen- asetasuna | 7,4 | 7,3 | 7,4 | 7,6 | 7,3 | 7,3 | 7,4 | 7,3 |
| Etxeko ekonomiarekiko asetasuna | 6,8 | 6,9 | 6,7 | 7,1 | 6,7 | 6,8 | 6,9 | 7,0 |
| Gogo aldartea | 6,3 | 6,2 | 6,4 | 6,2 | 6,2 | 6,2 | 6,3 | 6,3 |
| Harreman pertsonalak | 7,6 | 7,5 | 7,6 | 7,5 | 7,6 | 7,5 | 7,6 | 7,5 |
| Pertsonekiko konfiantza | 6,5 | 6,1 | 6,4 | 6,0 | 6,4 | 6,1 | 6,5 | 6,2 |
| Botere publikoekiko konfiantza | 4,5 | 4,7 | 4,5 | 5,0 | 4,5 | 4,7 | 4,4 | 4,6 |
Data 2023ko Ekainaren 7a
Iturria: Norberaren ongizate-inkesta
Bizitzaren balioak izan du notarik altuena: 7,7
Norberaren bizitzaren balorazioa, alegia, norberaren bizitzak merezi duela dioena, 7,7 punturekin balioetsi da, batez beste, 2017an baino hiru hamarren gutxiagorekin. Biztanleen % 60,8ren iritziz “handia”, % 3,4rentzat, "txikia”.
Gizonek 7,8 puntu eman dizkiote bizitzaren balioari; nota hori emakumeena baino apur bat handiagoa da (7,7). Lurralde-mailan, berriz, Araban bizi diren pertsonek (7,8) baloratzen dute gehien haien bizitza, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren aldean (7,7 bi kasuetan), baina aldeak oso txikiak dira.
Jarduerari dagokionez, landunek baloratzen dute gehien (7,9), langabeen aldean (7,2); haien adierazleak ehuneko 6 hamarren egin du behera, 2017aren aldean.
Adierazle honek modalitate guztietan egin du behera, azken 5 urteotan. Emaitza txarragoak ditu, osasunaren pertzepzioak eta/edo gizarte-klaseak okerrera egin ahala; emaitza hobeak ditu, berriz, amaitutako ikasketa-maila hobea den neurrian. Bestalde, ez da aldakuntza nabarmenik ikusten adinaren arabera.
Harreman pertsonalak ondoen baloratutako bigarren alderdia (7,5), Bizitzarekiko gogobetetasunarekin batera
Harreman pertsonalen alderdiak izan du baloraziorik onenetakoa (7,5); puntuazio gorena lortu du (7,7) osasun ona dutela edo goi-klasekoak edo erdikoak-goikoak direla dioten pertsonen artean. Nota baxuena (6,9) osasun txarra dutela dioten artean ikusi da. Adierazle hori pixka bat hobetzen da, amaitutako ikasketa-mailak ere gora egin ahala.
Langabeek txarrago baloratzen dituzte (7,3) Harreman pertsonalak landunek edo inaktiboek baino (7,6, bi kasuetan). Gizon eta emakumeen artean ez dago alderik (7,5 bi kasuetan), ez eta egoitza-lurraldearen arabera ere (7,5).
Jaioterriari dagokionez, emaitzak antzekoak dira hiru lurraldeetan jaio direnen eta beste autonomia-erkidego batzuetan jaio direnen artean (7,5); baloraziorik baxuena atzerrian jaiotako pertsonen kolektiboenak izan du (7,4).
Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasuna altua da ia kolektibo guztietan
Etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko gogobetetasunaren adierazleari dagokionez (7,3), baliorik onena (7,8) goi-klasekoak edo erdikoak-goikoak direla dioten pertsonen artean izan da, eta, ondoren, osasun ona dutela diotenen artean (7,6). Gizonak emakumeak baino pozago daude (7,5 eta 7,2, hurrenez hurren).
Lurraldeen arabera, Araban bizi direnen artean izan da notarik altuena (7,6), Bizkaiko eta Gipuzkoako bizilagunen aldean (7,3, bi kasuetan).
Azkenik, osasun txarra dutela diotenek eman dute baliorik baxuena (6,6).
Gogo-aldartea hautemandako osasunarekin lotuta dago
Gogo-aldartearen adierazlearen batezbestekoa 6,2 izan da biztanleriaren artean (2017an baino hamarren bat gutxiago), eta baliorik txikiena osasun txarra dutela diotenen artean (4,9) izan du, eta handiena, osasun ona dutela diotenen artean (6,6). Bigarren baliorik baxuena (5,9) gizartearen beheko klasea direla diotenen artean izan da.
Adierazle horrek hobera egin du adierazitako gizarte-klasea eta hautemandako osasuna zenbat eta altuagoa izan.
Lurralde-mailan, Bizkaian eta Araban bizi direnek dute gogo-aldarte baxuena (6,2), Gipuzkoan bizi direnen aldean (6,3).
Jaioterriari dagokionez, Araban edo Bizkaian jaio direnak dira gogo-aldarte baxuena dutenak.
Adierazleak nota hobea du gizonetan (6,5) emakumeetan baino (6,0). Adinaren arabera, 16 eta 24 urte bitartekoetan lau hamarren egin du behera, 2017aren aldean, eta notarik baxuena izan dute (6,0). Azkenik, 65 urtetik gorakoak dira gogo-aldarte altuena dutenak (6,4).
Familia-egiturari dagokionez, seme-alabarik gabeko bikoteek izan dute notarik altuena (6,5), seme-alaba bizikideren bat duten aita edo ama bakarren aldean (5,9).
Nagusiak daude pozen aisialdiarekin
Aisialdearekiko gogobetetasunaren puntuazioa, batez beste, 6,9koa izan da (bi hamarren egin du gora aurreko kalifikazioarekin alderatuta), eta 65 urteko eta gehiagoko pertsonak dira adierazle hori ondoen baloratu dutenak (7,9); 35 eta 49 urte bitartekoek eman dute notarik baxuena (6,1). Era berean, balorazio altuak jaso dituzte bai inaktiboen kolektiboak bai langabeenak (7,3), landunen kolektiboan ez bezala (6,3).
Gizonak emakumeak baino pixka bat pozago daude (6,9 eta 6,8, hurrenez hurren), eta Gipuzkoako bizilagunak (6,9), Araban eta Bizkaian bizi direnen aldean (6,8).
Familia-motari dagokionez, puntuaziorik txarrena (6,5) seme-alaba bizikideren bat duten bikoteek eman dute, seme-alabarik gabeko bikoteen 7,4ren aldean.
Langabeak eta gizarte-klase baxuena dutela diotenak dira etxeko ekonomiarekin gutxien pozen daudenak
Etxeko ekonomiarekiko gogobetetasunaren adierazleak (6,9) gora egiten du, gizarte-klaseak ere gora egin ahala; 5,5ekoa da beheko klasekoak direla diotenen artean eta 8,0koa, gizartearen goiko klasekoak edo erdikoak-goikoak direla diotenen artean.
Langabeen gogobetetasuna (5,7) baxuagoa da landunena (7,2) baino etxeko ekonomiarekin.
Lurraldeen arabera, Arabako bizilagunen gogobetetasuna (7,1) Gipuzkoakoena (7,0) edo Bizkaikoena (6,8) baino handiagoa da, eta Gipuzkoan eta Araban jaiotakoena (7,1 bi kasuetan) Bizkaian jaiotakoena (7,0) baino handiagoa, batik bat, atzerrian jaiotakoena (6,7) baino handiagoa.
Adinari dagokionez, baliorik altuena (7,3) 16 eta 24 urte bitarteko kolektiboari dagokio, gainerakoak baino lau hamarren altuagoa (6,9 adin guztietan), eta, familia-motari dagokionez, seme-alabak dituzten edo ez dituzten bikoteak dira baliorik altuena dutenak (7,1 eta 7,2, hurrenez hurren).
Adierazlearen balioak gora egiten du, amaitutako ikasketa-mailak, hautemandako osasunak eta, bereziki, gizarte-klaseak gora egin ahala; gizartearen goiko klasea eta erdikoa-goikoa da puntuaziorik altuena eman duena (8 puntu).
Pertsonekiko konfiantzan gizarte-klaseak eta hautemandako osasunak du eragina
Pertsonekiko konfiantzaren adierazleak (6,1) behera egin du lau hamarren, 2017arekin alderatuta, eta puntuazio altuena (6,6) gizartearen goiko klasea eta erdikoa-goikoa dutela dioten pertsonen artean izan da; osasun txarra duela dioen kolektiboak sei hamarren egin du behera, eta baliorik baxuena izan du (5,2).
Pertsonekiko konfiantza “altua” da biztanleen % 23,8rentzat, eta "baxua” % 12,7rentzat.
Emakumeek (6,2) gizonek (6,1) baino konfiantza pixka bat gehiago dute, eta Gipuzkoako bizilagunek (6,2) Arabakoek eta Bizkaikoek (6,0 eta 6,1, hurrenez hurren) baino gehiago.
Botere publikoekiko konfiantza bi hamarren hobetu da (4,7) 2017aren aldean, baina emaitzarik txarrena izan du
Biztanleen % 6,3k baino ez du konfiantza “asko” botere publikoetan, eta % 36,4k konfiantza “gutxi” du; hori da gainditzeko notatik beherako batezbestekoa duen adierazle bakarra. Hala ere, adierazle horrek gora egin du aztertutako ia talde guztietan, eta, batez beste, bi hamarren gehiago izan ditu.
Botere publikoekiko konfiantzaren emaitzari dagokionez, gainditutzat jotzen duten biztanleria-taldeen artean, Arabako bizilagunak (5,0) eta beste autonomia-erkidego batzuetakoak edo atzerritarrak daude (5,0 eta 5,5, hurrenez hurren). Gainditutzat ematen dute, era berean, 65 urtetik gorakoek (5,0) eta gizartearen goiko klasea edo erdikoa-goikoa dela diotenek (5,2).
Emakumeen konfiantza (4,8) gizonena baino pixka bat altuagoa da (4,7), zeinak 4 hamarren egin baititu gora 2017arekin alderatuta.
Adinari dagokionez, 65 urtetik gorakoak dira sistema politikoarekiko, judizialarekiko edo poliziarekiko konfiantza gehien dutenak.
Gainera, adierazle horrek gora egiten du, pixkanaka, gizarte-klaseak eta osasun subjektiboak gora egin ahala.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62